Aretxabaleta
Txistu hotsak indartsu, Leintz bailarako Txistulari EguneanMartes, 28 de octubre 2025, 20:10
Txistu hotsak indartsu entzun ziren zapatuan Aretxabaletako kaleetan. Leintz bailarako txistulari eguna ospatu zuten bailarako musikariek Loramendi txistulari taldeak antolatuta. 35 inguru lagunek osatutako taldeak goiz partean kaleetan ibili ziren, eta eguardian, komentuko lorategian eskaini zuten kontzertua. Pieza alai eta herrikoiak jo zituzten; besteak beste, zortzikoa, fandangoa, habanerak, boleroa, polka... Bailarako txistulariak bildu, elkar ezagutu eta abestiak eta esperientziak partekatzeko egun alaia izan zen larunbatekoa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión