Aretxabaleta
Tosolako ziklokroseanJueves, 30 de octubre 2025, 20:32
Dorletako Ama Txirrindulari eskolako neska-mutikoek Tolosako ziklokrosean parte hartuz hasi dute 2025/2026 denboraldia. Denboraldi berri honetan 26 neska-mutiko izango dira bizikleta hartu eta Gipuzkoan barrena ibiliko direnak. Denboraldiaren aurkezpen ofiziala 2026 urte hasieran izango da, errepideko lasterketen hasieraren atarian alegia. Aurrez baina BTT eta ziklokros lasterketak izaten dira. Pasa den zapatuan adibidez, Tolosan Ziklokros hastapen proba izan zen eta argazkian ikus daitekeen bezala, esperientzia ezin hobearekin bueltatu ziren guztiak bueltan etxera. Hurrengo hitzordua, hiru aste barru, Ormaiztegin izango da, hau ere ziklokros hastapen proba.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión