Ainhoa Sanchez zinegotzia eta Maider Etxaniz udal teknikaria Treba programaren aurkezpenean. DV

Aretxabaleta

'Kuadrilen arteko saltsei' buruzko hausnarketa asteartean gaztelekuan

Treba programak hiru saio ekarriko ditu udazkenean, bi nerabeei zuzenduta eta bestea gurasoei 'osasun mentala eta nerabeak' gaiarekin

Kepa Oliden

Aretxabaleta

Viernes, 10 de octubre 2025, 20:19

Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak antolatzen duen Treba programaren baitan hiru ekimen burutuko dira udazkenean Aretxabaletan. Batetik, 'kuadrilen arteko saltsak' tailerra eta 'emozioak ezagutzen' ikastaroa nerabeei zuzenduta, urriaren 14an eta azaroaren 5ean hurrenez hurren. Hauetaz gain, 'osasun mentala eta nerabeak' gurasoei zuzendutako hitzaldia izango da urriaren 15ean. Treba programa 12-16 urte bitarteko nerabeei beren ahalduntze-prozesuan lagunduko dien prestakuntza-eskaintza da. Nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko helburua du.

Publicidad

Urriaren 14an Atxagazte gaztelekuan 18:00etan Beñat Martinez psikologoak 'kuadrilen arteko saltsak' tailerra emango du.

Aretxabaletako nerabeek harremanak izateko dituzten moduei buruzko hausnarketarako espazio horizontal seguru eta partehartzaile bat sortzea du helburu, kuadrila ardatz izanik. Nerabeen harreman-moduei buruzko erreflexioa bultzatuko du, eta harreman-modu osasungarriak sustatu.

Izena emateko epea zabalik dago urriaren 12ra arte gaztelekuan edo gazteria@aretxabaleta.eus posta elektronikoan. Gehienez 20 lagunentzako lekua egongo da. Bestetik, Leire Urra eta Carol Palacio adituek 'emozioak ezagutzen' ikastaroa emango dute azaroaren 5ean Atxagazte gaztelekuan baita ere, 18.00etan hasita.

Osasun mentaleko ohitura osasungarriak sustatzea du helburu saio honek, arrisku-faktoreen prebentzioa eta babes-faktoreen garapena bultzatuz.

Kontzientzia emozionala garatu, emozioen erabilgarritasunari buruz hausnartu, emozioaren eta gorputzaren arteko lotura sustatzea eta adierazpenerako espazio seguru bat sustatuko dtu prestakuntza ekimen honek. Leire osasun-psikologo orokorra da, bere kontsulta pribatuan nerabe eta helduekin egiten dituen psikoterapia-prozesuetan espezializatua.

Carol Palacio esku-hartze sozial eta komunitarioan espezializatutako psikologoa da.

Ikastaro honetarako plaza kopurua gehienez 20 lagunei mugatuko da, eta izen emateko epea zabalik dago urriaren 31ra arte.

Publicidad

Gurasoei zuzenduta

Gurasoei zuzendutako trebakuntza saio bat ere izango da udazkeneko egitarauaren baitan. 'Osasun mentala eta nerabeak' izenburupean Estibaliz psikologo eta familia-orientazio eta aholkularitzan adituak hitzaldia emango du urriaren 15ean Arkupe kultur etxean 18:00etan.

Parte hartzeko izena eman beharra dago aurretik gazteria@ aretxabaleta.eus posta elektronikoan.

Landuko diren gaiak hauek dira: seme-alaben osasun mentala; zer da osasun mentala?; zerk kezkatzen gaitu osasun mentaletik?; adimen emozionalaren garrantzia; ezegonkortasun emozionala; zer dira gatazkak?; detekzio goiztiarra eta babesgabetasuna; nola lagun diezaiekegu?, eta familientzako aholku batzuk.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad