Lourdes Mendia eta Joseba Beristain, Lanbide Eskolakoak, Iturbe alkatea eta Antziñe Mendia udal teknikaria. DV

Aretxabaleta

Ikasleen parte-hartze aktiboa bultzatzea nahi du ALE eta Udalaren hitzarmenak

Lanbide Eskolako ikasleak eta ASEko erabiltzaileak hamabostero elkartuko dira dinamika mota desberdinekin hartu-emana izateko

K.O.

aretxabaleta.

Viernes, 3 de octubre 2025, 20:19

Aretxabaletako Lanbide Eskolak (ALE) eta Udalak urteak daramatzate elkarlanean, herrian hainbat ekintza, tailer eta jarduera antolatzen. Lankidetza hori sendotu eta ikusgarriago egiteko asmoz, bi erakundeek hitzarmena sinatuko berri dute astean, Autonomia sustatzeko espazioan (ASE). Horrela, aurrera begira ere elkarlanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.

Publicidad

Hitzarmenaren bidez, belaunaldien arteko harremanak sustatzea eta ikasleen parte-hartze aktiboa bultzatzea bilatzen da udalerriko ekintzetan. Horrez gain, herritarren ongizatea eta komunitatearen kohesioa hobetzea dute xede, bereziki zaintzaren eta bakardadearen arloan.

ALEko erdi mailako zikloko ikasleekin burutuko diren ekintza programa bat lotu da. Urritik ekainera bitartean, hamabostero, Lanbide Eskolako ikasleak eta ASEko erabiltzaileak elkartuko dira, dinamika desberdinekin hartu-emana izateko. Dinamiken bidez, belaunaldien arteko harremanak sendotu eta topagune aberasgarriak sortzea izango da helburua.

Erizaintzako ikasleekin nagusiek prensa irakurketa, tertuliak, estimulazio kognitiboen ariketak...egingo dituzte

Lanbide Eskolako erizaintzako lehenengo mailako ikasleekin, bi astetik behin, ASEn ordu eta erdiko saioak egingo dituzte. Ekintzen artean: prentsa-irakurketak eta tertuliak, estimulazio kognitiboen ariketetan laguntza eman, ekintza ludikoetan behaketa, eta aisialdi terapeutikoaren bidez elkarreragin intergenerazionala sustatuko dute.

Horrez gain, urte amaieran saio teoriko-praktiko pare bat eskainiko dituzte. Batetik, 'Zaurien sendaketa', azaleko erredurak eta jostura-puntu itsagarriak lantzeko tailerra.

Eta, bestetik, 'Etxeko eduki beharreko oinarrizko botikinari' buruzko saioa; zein produktu diren beharrezkoak eta zertarako erabiltzen diren.

Publicidad

Bisita gidatua ALEra

Lanbide Eskolara ere bisita gidatua egingo da,ikasleen prestakuntza, altzari ortopedikoen tailerrak... ezagutzeko. 3D betaurrekoekin esperientzia partekatu bat ere izango dute.

Herri mailan ere, beste hainbat ekintza burutzen dituzte ALEko ikasleek. Esaterako, GSR egoitzan ikasleen laguntza eskaini eta bertako ekintzetan parte-hartzea sustatzen dute. Basotxo elkartearekin ere esperientzia-trukea egiten dute ikasturte amaieran: bisita gidatua, solasaldiak eta tailer praktikoak... eta beste hainbat ekintza egiten dutelarik.

Ikasleentzako onurak

Hitzarmen honek aukera praktikoa eskaintzen die ikasleei ikasgelan lantzen dituzten edukiak finkatzeko eta zeharkako gaitasunak (komunikazioa, enpatia, talde-lana...) garatzeko.

Aurretik bezala, ikasleek Jose Aranako egoitzako egoiliarrak laguntzen jarraituko dute, eta hemendik aurrera komentuan ere programa hori garatuko dute, etorkizuneko zaintza-profesionalek erabiltzaileen behar errealekin harreman zuzena izan dezaten.

Publicidad

Hitzarmena Bakardade eta Zaintza Ekosistema proiektuaren barruan kokatzen da. Horren bidez, herriko adineko guztiei zuzendutako ekintzak antolatuko dira, ikasleen akonpainamendu aktiboa sustatuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad