Ainhoa Sanchez zinegotzia eta Malena Gonzalez teknikaria. OLIDEN

Aretxabaleta

Beatriz Elgezabalen 'Gregoria' bakarrizketak irekiko du Azaroaren 25eko egitaraua

El Diario Vasco

aretxabaleta.

Martes, 4 de noviembre 2025, 20:31

Beatriz Egizabalen 'Gregoria' bakarrizketa saioak irekiko du Azaroak 25 Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunaren egitaraua.

Publicidad

Beatriz Egizabalek azaroaren 14an taularatuko du 'Gregoria' bakarrizketa Zaraia aretoan, 18:00etan. Feminista jaio ala egin egiten da? Galdera honi erantzun nahiean bere bizitzan feminismoak izan duen eragina aztertuko du Elgezabalek. Pasadizo desberdinen bitartez ikerketa eginez. Haurtzarotik heldutasunera. Birramona, amona, ama, ipuinek, telebistak eta lagun feministen izandako eragina aztertuz. Zer ulertu dut? Zer ez dut ulertu? Zer daukat ulertzeko? Hau guztia ikuspuntu umoretsu batetik kontatu du.

Azaroaren 20an 'Harreman toxikoa ala indarkeriazko harremana?' solasaldia izango da Arkupeko bigarren solairuan, 18:00etan. Harreman toxikoa zer den aztertuko da. Eufemismo bat erabiltzen ari garen indarkeria-harremanei buruz hitz egiteko. Harreman osasuntsuak identifikatzeko gakoak eskainiko dituzte.

Azaroak 25ean, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, Mugimendu feministak zehazteko dagoen elkarretaratzea deituko du. Udalak bat egin du deialdiarekin.

Azaroaren 26an 'Autodefensa feminista: más allá de aprender a decir no' liburua aurkeztuko du Maitena Monroyk Arkupeko bigarren solairuan, 18:00etan.

Liburu honek emakumeei lagunduko die jokabide matxistak identifikatzen eta emakumeen eskubideak urratzen edo diskriminatzen diren egoeren aurrean erantzuten. Ekitaldi hau gazteleraz egingo da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad