Bihar irekiko den argazki erakusketan 160tik gora erretrato egongo dira ikusgai ikastolan azken 20 urteotan bildutakoak.

Aretxabaleta

Basabeazpi gunearen 20. urteurrenaren bueltan ospakizuna izango da ostiralean aretxabaletarrentzat

Ekitaldia 17:00etan hasiko da eta hogei urteotako argazki erakusketa, taillerrak, txokolatea eta txosna ere jarriko dute kanpoaldean

Kepa Oliden

Aretxabaleta

Miércoles, 22 de octubre 2025, 20:12

Arizmendi Ikastolako Basabeazpi gunearen 20. urteurrenaren bueltan, ospakizuna egingo da aretxabaletarrentzat ostiralean, urriak 24.

Publicidad

Ekitaldi nagusi ofiziala arratsaldeko 17:00etan egingo da, eta ondoren ikastola herrira zalbalduko da. Azken hogei urteotan ikastolatik pasa diren ikasle ohi eta guraso asko bertaratuko dira ospakizunean parte hartzera.

Irekiko den argazki erakusketa ere jende andana erakarriko du dudarik gabe. Bilduma ederra osatu dute ikastolako arduradunek, eta Eneritz Urrutia zuzendariak azaldu bezala, urte bakoitzeko zortzina erretrato egongo dira ikusgai. Jakina, oroitzapenak, barreak eta bitxikeriak barra-barra ibiliko dira ikasle ohi eta gurasoen artean.

Jaia ere izango da ostiralean Basabeazpin haurrentzako tailer eta txokolatearekin. Kanpoaldean txosna bar jarriko dute zer jan eta edateko, eta dj baten musikak girotuko du festa.

Arizmendiren Haur Hezkuntzako (2-6 urte) gune honetatik urteetan Aretxabaletako ehunka umek egin dituzte Ikastolako ibilbideko lehenengo urratsak. Baita urrats irmoekin hasi ere, goizetan atetik sartu eta berehala, Basabeazpin aurkitzen duten konfiantza, zaintza eta errespetuzko giroari esker.

Zenbat maitasun, bizipen eta esperientzia bildu dituzten ikastolako gazteenek, baita bertako giro magikoa Aretxabaletako herrira barreiatu ere.

Bertako profesionalek egindako lana eskertzeko eta festa giroan urteurrena ospatzeko momentua dela erabaki dute. Horretarako antolatu dute biharko egitaraua ikastolako irakasle, familia eta ikasleek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad