Alba Lozanoren 'Utländsk' filma izan zen iazko Huhezinema Sariaren irabazlea. DV

Aretxabaleta

Abian da Huhezinema 19 azaroaren 16ra arteko epearekin lanak aurkezteko

Finalista bakoitzak 150 euroko saria jasoko du, eta diruz potoloena sail ofizialeko irabazleari emango zaio: 650 euro

Kepa Oliden

Aretxabaleta

Jueves, 23 de octubre 2025, 20:36

Abian da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 19. edizioa. Lehiaketan parte hartzeko epea ireki da jada. Aurten, urtarrilaren 21etik 23ra ospatuko dute jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman.

Publicidad

Jaialdi hau besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusia da, urtero, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle talde berri batek hartzen duela parte antolakuntzan.

Lehiaketan parte hartzeko galdetegi bat bete behar da, zehaztuz zer sailetara aukezten den lana: ofizialera, ikasleenera ala bideoklip sailera. Horrez gain, lanaren ekoizpen eta ezaugarriei buruz hainbat galdera erantzun beharra dira.

Lehiaketara lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 16a izango da. Aurten, jokoan egongo diren sari ondokoak izango dira. Sail Ofizialean, hautatutako finalista bakoitzak 150 euro jasoko ditu hautatua izateagatik, eta Huhezinema sariaren irabazleak 650 euro jasoko ditu, eta ikusleen saridunak, 100 eurotan baloratutako saria. Ikasleen saileko film onenari 300 euroko saria emango zaio; Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari 200 euroko saria, eta hemen ere 100 eurotan baloratutako ikusleen saria egongo da

Azkenik, bideoklip sailari dagokionean, lan irabazleak 300 euro jasoko ditu, eta 100 eurotan baloratutako kusleen saria banatuko da.

Antolatzaileen esanetan, era berean, baliteke sari gehiago egotea, beti ere babesle gehiagoren laguntza jasoz gero.

94 lan iaz

Iazko edizioara guztira 94 lan jaso aurkeztu ziren, erdia baino gehiago Sail Ofizialera. Lan guztien %21a Ikasleen Sailean aurkeztu ziren. Azkenik, bideoklip sailean, 25 proiektu jaso zituzten, lan guztien laurdena baino gehiago.

Publicidad

Generoari erreparatuz, izena eman zuten zuzendarien %43 emakumeak ziren, eta gizonezkoak %57. Oso berri ontzat jo zuten hau antolatzaileek, tradizionalki gizonez nagusitutako sektore honetan emakumeek ere presentzia handia izan dutelako gurean.

Zuzendarien jaioterri edo bizitokiari dagokionez, jaialdiko irizpideek derrigortuta, Euskal Herrian jaio edo bizi ziren denak. Gipuzkoarrak eta bizkaitarrak izan ziren gehienak, %41 eta %38 hurrenez hurren. Arabarrak guztien %14 dira, nafarrak %6. Ipar Euskal Herrikoak berriz %1.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad