Igor Larrea entrenatzaileak futbol taldearen buru segiko du maila berrian
Iker Altuberi lagunduko dion beste atezain bat aurkitu nahi du eta jubenilek beteko dute kluba lagatakoen lekua
JOSEBA LEZETA
Domingo, 28 de mayo 2017, 00:42
Igor Larreak beste denboraldi bat behintzat jarraituko du Antzuola Kirol Elkarteko futbol taldeko entrenatzaile lanetan. Igoera lortzerakoan aulkian lagun izan dituenak ere segitzeko asmoa azaldu diote eta irailetik aurrera maila bat gorago egingo dutenari begira hasi dira berbetan.
Publicidad
Igor Larreak dioenez, «atezaina aurkitzea da lehentasuna. Iker Altube badaukagu, baina aurten larri ibili gara. Lan kontuak direla eta, bigarren atezainak kale egin du zenbait jardunaldietan eta partida askotara bakarrarekin joan gara. Eskerrak Altubek ez duen minik hartu».
Urtero bezala, bajak izango dira. «Lan eta ikasketa kontuengatik», azaldu du entrenatzaileak. «Julian Ramirezek eta Mikel Lizarazuk arazoak dituzte eta seguruenik ez ditugu taldean izango. Hala esan didate. Beste batzuk zalantzan daude. Ikusiko dugu. Igoera faseko azkenaurreko jardunaldian, berriz, Ibai Zabalok min hartu zuen belaunean. Lotailu gurutzatua puskatu du eta hilabete batzuk emango ditu geldi, zelaietatik kanpo».
Hutsuneok betetzeko AKEko talde jubeniletik «adinez, zazpi lagun daude igotzeko. Kanpoan ikasten daude batzuk eta ikusiko dugu entrenatzeko zela moldatuko garen. Facun Jiménezek, Xabier Iparragirrek eta Jon Etxezarretak jokatzeko gogoa dute eta hitz egingo dugu». Uztailean, herriko jaien bueltan, bilduko da lehen aldiz taldea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión