Igor Larrea entrenatzaile duen futbol talde nagusiko kideak.

Antzuola Kirol Elkarteko bi futbol talde sailkatu dira igoera fasea jokatzeko

Nagusiek aurreneko postuan bukatu dute Bergararekin bana egin ondoren eta jubenilek, bigarren 1-2 nagusituta

JOSEBA LEZETA

Martes, 20 de diciembre 2016, 00:31

Antzuola Kirol Elkarteko bi futbol talde mailaz igotzeko lehian sartu dira, lehen fasean euren helburuak bete ondoren. Nagusiek multzoko aurreneko postuan amaitu dute eta jubenilek, berriz, bigarren.

Publicidad

Bergararekin bana egin zuten Igor Larreak zuzendutako mutilek Eztalan zapatu arratsaldean. Lehen postua ziurtatuta zuten, baina gogo handiz aritu ziren beste behin. Julian Ramirezek 52. minutuan, bigarren zatia hasi eta bereahala, sartutako golak aurretik jarri zituen etxekoak. Baina Aitor Lazkanok ezarri zuen berdinketa markagailuan.

Zortzi txartel hori erakutsi zituen epaileak, launa talde bakoitzari. Hiru puntuak baino zerbait gehiago bazen jokoan.

Jubenilak txartela eskuratu barik heldu ziren azken jardunaldira. Bergaran 1-2 lortutako garaipenari esker lortu zuten bigarren postua eta igoera fasean tokia. Bigarren bukatu dute sailkapenean.

Gabon ostean hasiko dira igoera faseak talde bientzat.

Infantilak, berriz, hirugarren geratu dira Bergarari baita 5-1 irabazita Eztalan. Josu Bouzonek hiru gol egin zituen eta bana, berriz, Asier Lópezek eta Iker Ortiz de Urbinak.

Gol zaparrada infantilen neurketan etorri zen Eztalara. Eibartarrak 11-0 hartu zuten mendean. Hona golegileen zerrenda: Mikel Garitano (3), Xabier Larrea (2), Oier Aranburu (2), Unax Alzelai (2) eta Manex Huebra (1).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad