Elkarlanean egin duten bigarren ipuina da aurkeztuko dutena. /ROMATET
ZUMAIA

Hortza galdu duen haur baten historia jaso dute Waliñok eta Hormazurik

'Hortza galdu du Jonek' du izenburua eta bihar aurkeztuko dute Donostian

J.L. ROMATET

Miércoles, 8 de julio 2009, 05:22

Publicidad

DV. «Hortza galdu du Jonek. Erori eta galdu egin zaio. Komunean hortzak garbitzen ari zela gertatu da, bazkalostean». Modu horretan hasten da haurrentzako liburua, Josu Waliñok eta Ander Hormazurik hilabete gutxitan aurkezten duten bigarren liburua. Martxoan aurkeztu zuten bezala, liburu hau ere Aizkorri argitaletxeak plazaratu du. Aurkezpen ekitaldia bihar egingo da, eguerdiko 12:30ean, Alde Zaharreko liburutegiko sotoan.

«Aurreko lana ipuin lehiaketa batetarako prestatu genuen. Ondoren Aizkorri argitaletxera bidali genuen, baina une hartan ezin zutenez argitaratu, urtebetez egon zen zain. Bitartean, iazko udan beste ipuin hau idatzi nuen. Aizkorrirekin harremanetan jarri ginen eta hasieran esan ziguten ezingo zutela argitaratu, urteko plana eginda zuela eta, baina iritzia emango zidala. Bidali nion, eta gustatu zitzaionez, iritzia aldatu zuen», dio Josu Waliño ipuinaren egileak. «Prozesu editoriala oso mantso joan ohi da eta horregatik atera dira bi liburuak hain denbora gutxian».

Marrazkiak egiterako orduan aurreko lanean baino arazo gutxiago izan dituela dio Ander Hormazurik. «Lehen ipuin hura lehiaketa batetarako pentsatuta zegoen eta gero egokitu egin behar izan zen bilduma honen neurrietara. Oraingoan banekin zein ziren neurriak eta haien arabera sortu ditut marrazkiak. Liburu honekin ez dut inongo arazorik izan». Irudiak marrazterako orduan gaia ere errazagoa egin zaiola aitortzen du: «Aurrekoan animaliak ziren protagonistak eta beti ere Walt Disney-ren mundua etortzen zitzaidan burura. honetako pertsonaiak hobeto ezagutzen nituen eta ondorioz errazagoa egin zait». «Estiloa oso desberdina da eta hemengo marrazkiek bizi gehiago dute, gehiago gustatu zaizkit», aitortzen du Waliñok. Beste adin bateko irakurleari zuzendutako ipuina da: «Lehenengoa 3 urte inguruko haurrei zuzenduta zegoen; beste hau bost urtekoek erraz ulertu dezakete, hortzak erortzen zaizkien garaia da eta».

Benetan gertatutako historia batean oinarritu da Waliño ipuin hau idazteko: «Orain urtebete, kurtso amaierako bazkaria egin genuen hondartzako kantinan haurraren lagunekin eta Jon izeneko haurra azaldu zen. Triste zegoen, hortza erori zitzaiola eta. Arazoa zen komunetik behera joan zitzaiola eta nahiz eta aitak komuna ere desmuntatu zuen, hortza ez zen agertu. Ondorioz, Perez sagutxoak ezin zion ezer ekarri. Hura guztia irudikatu eta ipuinera eraman nuen. Bitxia da bazkari bertan beste hortz bat erori zitzaiola Joni, eta haren ondoren pozik geratu zen».

Publicidad

Oraingoz ez dute hirugarren liburu bat egiteko asmorik. «Agian alderantziz egin beharko genuke: nik testua idatzi eta Josuk marrazkiak», erantzuten du txantxetan Anderrek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad