Pello Añorga, Ander Hormazuri eta Josu Waliño, atzo. /AYGÜES
CULTURA

Pello Añorga eta Josu Waliñoren ipuin berriak irakurle txikientzat

Jokin Mitxelena eta Ander Hormazuri izan dute marrazkilari

F. IBARGUTXI

Miércoles, 25 de marzo 2009, 02:36

Publicidad

DV. Aizkorri etxeak bi ipuin aurkeztu zituen atzo, argitaratu dituenak 5 urtetik gorako haurrentzako bilduma barruan. Bata Pello Añorgaren da, bestea Josu Waliñoren .

Pello Añorgak Euskadi saria irabazi zuen iaz, haurrentzako literatur lanen arloan, ipuinarengatik. Lan hura publikatu zen bilduma berean eman du argitara oraingo istorioa.

«Iaz argitaratu nuen eta oraingo ipuin hau harekin dago erlazionatuta; dena dela, ipuin autonomoak dira, eta argitaletxeak onartzen badit hirugarren istorio bat ere publikatu nahi nuke», esan zuen Añorgak atzoko aurkezpenean.

Honela ikusten du bere lana: «Nire asmoa ez da bakarrik historia bat kontatzea. Interesatzen zait nola uztartzen diren tradizioa eta denbora, denbora eta espazioa, objektuak eta espazioa... Oraingoan, ipuina kontatzeko uneari erreparatu diot. Ipuin-kontalaria hor dago, aldi berean txokolatea prestatzen eta ipuina kontatzen». Orain ere, beste askotan bezala, Jokin Mitxelena marrazkilariarekin elkarlanean jardun da Añorga.

Bestalde, Josu Waliñok «animalien fabula bat» kontatu du n, atzo esan zuenez, «eta liburuak badu bere mezua, bere moraleja». Protagonistak hontza bat eta xagu bat dira. Marrazkiak, berriz, Ander Hormazurik egin ditu, hau ere Zumaiako semea, eta bikote honek burutua du beste lan bat, beharbada udazkenean aterako dena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad