Borrar
P. Iraola eta J.M. Aranburu
ZALDIBIA

Beti Gazte elkarteak omenaldia eskaini zion Patxi Iraolari

IRAOLA

Sábado, 28 de diciembre 2013, 01:28

Beti Gazte erretiratuek elkarteak omenaldi xume bezain hunkigarria eskaini zion, ostiralean, Patxi Iraola bertsolariari. Elkarteko lokala bete-bete zela hasi zen ekitaldia, dantzarien aurreskuarekin. Ondoren, Maria Dolores Aranburu lehendakariak hartu zuen hitza, Patxik, bertsolari bezala, egindako lana gogoratzeko. Segidan, txapela ezarri zion buruan. Daniel Beloki eta Xeto Garmendiaren kantuekin jarraitu zuen ekitaldiak.

Bertsoen txanda heldu zen gero. Bietatik izan zen: jarriak eta inprobisatuak. Jarriak, R. iraola eta Ignazio Goenaren eskutik. Bat-batean, hauek jardun zuten: Igarzabal, Aranburu, Altzo Txiki, Aitor Irastortza eta Patxi bera. Joxe Larrarte 'Astiarra', Patxiren lagunak ere, ez zuen isilik geratu nahi izan, eta umore ederrean kantatu zituen bereak. Baina, etorkizuna aipatzekotan, Aitor dago aipatu beharra. Hemezortzi urte besterik ez eta bikain egin zuen kantuan, umorea, ironia eta emozioa konbinatuz. Azkenean hala esan zion Patxiri: "pozik jardungo nuke zurekin berbetan/ hizketan, solasean eta berriketan;/segi zuk horrelaxe beste hainbat urtetan.

Azkenik, Juanita Muruak koadro-argazkia eskaini zion, Patxiren irudi, Nañarri eta Lazkao Txiki ageri dira koadroan. Eskerrak emanez eta Urteberri ondo hasteko opatuz, Paxik berak itxi zuen ekitaldia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Beti Gazte elkarteak omenaldia eskaini zion Patxi Iraolari

Beti Gazte elkarteak omenaldia eskaini zion Patxi Iraolari