Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Nerea Elustondo. Amasa-Villabonan egindako kanporaketan.
LEGAZPI

Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa egingo da Legazpin

Saioa larunbatean izango da, 17:30etatik aurrera, Urbeltz pilotalekuan

PPLL

Miércoles, 16 de octubre 2013, 02:30

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 16. edizioa irailaren 29an hasi zen Amasa-Villabonan eta abenduaren 15ean amaituko da, BECen jokatuko den finalarekin. Azken edizioan bezala, 14 saio izango ditu aurtengo Txapelketa Nagusiak eta azken-aurreko kanporaketa Legazpin jokatuko da; bosgarrena, beraz. Saioa datorren larunbatean, urriak 19, izango da, Urbeltz pilotalekuan, 17:30ean hasita. Sei bertsolari arituko dira lehian: Igor Elortza, Oihana Bartra, Jokin Uranga, Beñat Lizaso, Ainhoa Agirreazaldegi eta Iñigo Mantzisidor 'Mantxi'. Lehenengo egiten duena zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetarako; gainerakoak, berriz, puntuazioaren arabera.

Legazpiko kanporaketa Bertsozale Elkarteak eta Legazpiko Udalak antolatu dute, Legazpiko Bertso Olariak bertso eskolako kideen laguntzarekin. Sarrerak www.bertsosarrerak.eu helbidean daude salgai. Sarrera arruntak 10 euro balio du, Bertsozale Elkarteko bazkideek 7 euroan izango dute eta 16 urte bitarteko gazteek 4 euroan. Dagoeneko 600 sarrera saldu dituzte, beraz, joan nahi duenak bizkor ibili beharko du. Urbeltz tabernan ere sarrera kopuru bat jarri da salgai teknologia berriekin moldatzen ez diren adineko pertsonei begira.

Nerea Elustondok badu aukera

Amasa-Villabonako kanporaketan kantatu zuen 2013ko Bertsolari Txapelketa honetan parte hartuko duen

legazpiar bakarrak, Nerea Elustondok. Aurreko Gipuzkoako Txapelketan egindako lan onaren ondorioz izan du Euskal Herrikoan parte hartzeko aukera. Hirugarren egin zuen bere saioan eta 639,5 puntu eskuratu zituen. Asteburu honetan Legazpin eta urriaren 26an Oionen egingo diren kanporaketei begira egon beharko dugu Elustondo finalerdietara igaroko den jakiteko, baina ateak zabalik ditu oraindik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa egingo da Legazpin

Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa egingo da Legazpin