Borrar
Kultura

‘Gabrielen lekua’ sentikariak «Aresti eguneratu bat» agertu nahi du

Poesia, musika eta ikusentzunezkoak uztartzen dituen ikuskizun hau larunbatean aurreetreinatuko da, Intxaurrondon

FELIX IBARGUTXI , DIARIOVASCO.COM

Miércoles, 9 de octubre 2013, 02:38

Gabrielen lekua sentikariaren aurreestreinaldia larunbatean izango da, Donostiako Intxaurondo kultur etxean, ilun-tzeko 8etan. Gabriel Arestiri buruzko ikuskizuna da eta haren pertsona eta lana eguneratzea du helburu. Arlo desberdinetako artistak elkartu dira eta «biluztu egingo gara eta erakutsiko dugu Arestik gure bidean izan duen eragina», esan zuen Oier Guillanek atzoko aurkezpenean.

Hain zuzen ere, Oier Guillan errenteriarra izango da ikuskizunean deklamatzaile-lana egingo duena. Berak irakurriko ditu Gabriel Arestiren testuak. Bizi izan balitz, datorren astelehenean urriak 14 80 urte beteko zituen bilbotar idazleak.

Ordu eta erdiko ikuskizuna izango da. Hainbat kultur adierazpide elkartuko dira oholtzan: musika, bertsolaritza, deklamazioa eta ikusentzunezkoak. Bi pertsonaiak eramango dute kontakizunaren arda-tza eta ikuskizunean zehar bi eratako testuak entzungo dira: Gabriel Arestirenak eta sortzaileok beren beregi emankizunerako sorturiko lan berriak.

Rafa Ruedak Arestiren zazpi olerki musikatu ditu. Besteak beste, Egia bat esateagatik, Nire izena, Gizonaren ahoa eta Zorrotzako portuan aldarrika. «Arestiren poesiaren irudi gogor bat daukagu. Nik, berriz, idazle haren alde samurrena erakutsi nahi izan dut, mezua biderkatzeko asmoarekin», esan zuen musikariak aztokoan.

Andoni Egañak, berriz, bi eratako materialak eskainiko ditu: batetik, bi bertso-sorta prestatu ditu sentikarirako; bestetik, sentikarian zehar bat-batean ariko da, «gertatzen ari denari buruz, masilla-lana eginez, tarteak betez».

Ikusentzunezkoaren ardura Alain Urrutiak hartu du. Esan duenez, bere ohiko tresnetatik atera eta bideo-lan bat prestatu du. Irudi batzuk animaziotik oso gertukoak dira beste batzuk argazki-tankerakoa.

Aktoreak, berriz, Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias izango dira. Batak liburuzain edadetuarena egingo du, besteak poeta «eta mailu-poeta, Gabriel bezalakoa» izan nahi duen 29 urteko pertsona. Biek ala biek maite dute Aresti.

«Aurreestreinaldiek zirrara berezia izaten dute eta, emanaldi hura bukatzean, solasaldia egingo dugu bertaratzen direnekin», esan zuenGuillanek. Atzoko aurkezpenean, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea ere mintzatu zen, eta adierazi «pertsona oso bat eta benetako erreferente» izan dela GabrielAresti.

DonostiakoKulturako buru egiten duen Amaia Almirallek esan zuenez, «lujo bat da» Donostian horrelako ikuskizuna edukitzea. Eta gogorarazi zuen Donostiako Intxaurrondon badagoela Gabriel Arestiren oroimenezko kalea, eta, beraz, «hura ere bada Gabriel Arestiren lekua».

Ikuskizuna Gabriel Aresti Kultur Elkarteak jarri du abian. Haren izenean Xabier Monasterio mintzatu zen atzoko aurkezpenean. Esan zuenez, Gabriel Arestiren familiako kide batzuek eta Zenbat Gara elkarteak osatzen dute aurtengo ekainean sortutako beste elkarte hori eta, helburuak, besteak beste, hauek ditu: Arestiren lanak sailkatzea «oraindik, gezurra badirudi ere, sailkatu gabe daude», edizio kritiko batzuk egitea eta idazle haren mezuen gizarteratzea eta eguneratzea. «Bada garaia Aresti idazle klasikotzat hartzeko», gaineratu zuen.

Monasteriok atzokoan agertu zuenez, idazlea hil eta handik urtera, 1978an, Gabriel Aresti euskaltegia zabaldu zuten irakasle ba-tzuek. «Gero, haren alaba bat izan genuen lankide euskaltegian: Andere Bihotz, Eta alarguna ikasle izan genuen geroxeago, zenbait urtez. Orain dela hiru urte, ikusi genuen zerbait handia egin behar zela, eta Gabriel Aresti kultur elkartea sortu genuen hiru gauza aldarrikatzeko: haren euskalduntasuna, haren unibertsaltasuna eta justizia sozialerako zeukan grina».

Monasteriok agertu zuenez, esan daiteke Arestiren idazlan denak daudela publikatuta, baina familiak eskuizkribu asko gordetzen ditu eta «haiek digitalizatzea ondo legoke».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco ‘Gabrielen lekua’ sentikariak «Aresti eguneratu bat» agertu nahi du

‘Gabrielen lekua’ sentikariak «Aresti eguneratu bat» agertu nahi du