Baserritarrek San Isidro eguna ospatu zen atzo Tolosaldean
IMANOL ARRATIBEL
Jueves, 16 de mayo 2013, 04:56
San Isidro eguna, 'Baserritarren eguna' jai giroan ospatu zuten atzo. Asteasuko baserritarrek Meza Nagusia entzun ostean probalekura jo zuten. Han Joxe Barriolaren idi parea eta Itxaso Arrutiren zaldia neurtu ziren. Udalak omenaldia eta esker oneko plaka eman zitzaizkion Jose Manuel Zubeldia, Lazaro Goenaga, José Agustín Arteaga eta Peio Otaegi-ari XV. Urteurrena antolatzen probak hauek. Ondoren, baserritarrak mahi inguruan bildu ziren euren gauzetaz hitz egietera giro onenean Sarasola sagardotegian. Jesus Mª Irazu eta Julio Soto bertsolariek, eta trikitilariek alaitu zuten bazkalostea
Zizurkilen berriz, San Isidro eguna atzo eman zion protagonismo guztia herriko baserritarrei, ohiturari helduz. Eguna ondo ospa-tzeko asmoarekin egitarau berezia antolatu zen Zizurkilen. Besteak beste, meza ospatu zen Elizan goizeko hamaiketatik aurrera. Gero, pilota partidu bikaina jokatu ziren eta trikitilaren alaituta, Herri-kirol saioa izan zen, Intxaur frontoian, aizkolariarekin. Ondoren, baserritarrak, bazkaria Plaza Berri jatetxean bildu ziren. Bertsolariek eta trikitilariek alaitu zuten jardunaldia.