Paul Iruretagoiena, ataundar gaztea bertso txapeldun berria
PPLL
Viernes, 22 de junio 2012, 04:09
Joan zen astean Gipuzkoako txapelarekin etorri zitzaigun Paul Iruretagoiena. Oraingoan aldiz, Euskal Herriko Bertsolari Gaztetxoen txapeldun izendatuta, Aguraingo larunbateko saiotik. Benetan ibilbide bikaina marraztuz dator gaztea. Iazko saioan bigarren postua bereganatu zuen eta aurten gorenera heltzea lortu du. Saio bikaina burutu zuen ataundarrak nola bakarkako saioan ala ofizioetakoan ere.Zalantzarik gabe ezpal oneko bertsolari gazte bat degu aurrean.