Borrar
ERRENTERIA

Ereintza Dantza Taldea Inauterietan arituko da

Datorren ostegunean Azeri Dantza ospatuko dute eta asteartean Sardinaren ehorzketa

L. R.

Miércoles, 15 de febrero 2012, 03:10

Urtero bezala Ereintza Dantza Taldeak inauteriak animatuko dituen ekintzak antolatuko ditu. Otsailaren 16an, osteguna, inauteriei hasiera emango dion Azeri Dantza ospatuko da eta amaiera emateko otsailaren 21ean, asteartea, Sardinaren Ehorzketa izango da.

Azeri dantzan, sasi-emakumez-koz eta sasi-gizonezkoz osatutako kalejira abiatuko da Ereintza Elkartetik kaleak girotzeko asmoz. Hala ere, herrian zehar egingo duten ibilbidea 19.00etan izango da; Bittor Idiazabal, Juan de Olazabal, Viteri kalea, Morrongileta, Esmalteria, Maria de Lezo, Magdalena eta Herriko Enparantzan azkenik ibiliko dira. Azken honetan, 20:15ean izango da dantza saioa. Urtero bezala, ganberrokeriak ez dira faltako. Inauteriei amaiera emateko Sardinaren ehorzketa ospatuko da. Bertan sardina herriko kaleetan erakutsi ondoren (Bittor Idiazabal, Alaberga, Viteri, Xenpelar, Herriko Enparan-tza, Gamon Zumardia, Avenida de Navarra eta Panier zubia) Oiartzun ibaira botako dute eta horrela Inauteriei amaiera eman.

Ereintzako kideez gain desfilea Errenteriako Udal Bandak eta Amulletako danbor joleek lagunduta joango da. Atzetik sardinari atxekabetuta jarraituko dioten herritarrak ere bertan izango dira eta horretara animatu nahi du jendea Erein-tzak. «Azkenaldian gorakada nabarmena izan da partehartzean eta honen gorakadarekin jarraitu nahi dute». Aurten berrikuntza bat ere izango du Sardinaren ehorzketak. Azken agurraren ekitaldia Zumardian beharrean Herriko Plazan egingo da ekintza bera hobetze eta indartze aldera. Hala ohiko bertsoez gain, parodia txiki bat ere egingo da udaletxetik.

Bestalde, Inauterien hasieratik sardina herriko leku nabarmen batean ikusgai egon ohi zen, hala nola, Niessen merkatal zentruan izan da azken urteetan; aurten, udaletxean egongo da datorren ostegunetik aurrera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ereintza Dantza Taldea Inauterietan arituko da