Errosario kaleko Ezpatadantza, bihar
PPLL
Sábado, 1 de octubre 2011, 15:20
Bihar, Errosarioko Amaren ezpata-dantza kaleratuko du Haritz Euskal Dantzari Taldeak hirugarren urtez. Meza nagusia, goizeko 11.30etan hasiko da. Bertan, taldeko ezpata-txikiek, eliza barruan dantzatuko dute eta jarraian, behin meza bukatuta, ezpata-dantzari guztiak elizaren kanpoaldean bilduko dira bertan dantza egin eta prozesioari ekiteko.