diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo

CULTURA

Lezio bat

18.03.11 - 02:31 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Badira lanak, liburuak, irakurtzen ditugunak besterik gabe, agian gure baitan arrastoak utzi gabe igarotzen direnak. Eskuartean eduki dudan liburua ez da horietakoa. 'Moroak gara behelaino artean?' Joseba Sarrionandiak idatzi duen azken liburua da. Sarrionandia ibilbide luzeko idazlea dugu, eta liburu hau irakurri eta gero honakoa esan daiteke: 'Narrazioak', 'Ni ez naiz hemengoa', 'Marginalia' eta poesiako hainbat liburuen egilea aurrez aurre izan dugu, gogoraraziz distira hura. Liburu hau idazteko, egileak akuilu bat izan du, bereber hizkuntzaren gramatika bat, Pedro Hilarion Sarrionandiak idatzitakoa. Aitzakiaz aitzakia, Iurretako idazleak gainditu du hasierako bere harridura, eta liburuan zehar bere gogoetak plazaratu ditu. Liburuaren egiturak badu zeresana irakurlearentzat. Hasiera aipatutako gramatikaz baliatzen da hainbat eta hainbat azalpen emateko, batetik hizkuntzen inguruko gorabeherak; bestetik datu biografikoak. Afrika da orrialde hauen espiritua gordetzen duena, esamoldeak erakutsiz, leku-izenak... Berberea eta amaziga, adibidez, mendebaldarron etnozentrismoa erakusteko erabiltzen ditu. Tuaregen inguruko poesiaz ere hainbat lerro daude; azkenean lezio baten aurrean gaude, ikasleak aditu nahi badu. Bestalde aipatu behar liburuaren beste ekarpena. Joseba Sarrionandiak uzten du liburuaren amaierarako, ene ustez, liburuaren benetako saiakeraren ildoa, liburuak bi atal balitu bezala. Gogoeta mamitsuak dira, patxadaz irakurtzeko. Eta beste datu bat: liburuak ehun eta hirurogei orrialde ditu oin oharrez hornituak, non liburuari ematen zaion plus eder bat. Gaiak eta ikusmoldeak anitzak dira eta bertan euskal letra eta pentsamenduari egindako hainbat ekarpen daude. Benetan eskertzen da basamortuan ura aurkitzea, eta ez ispilatze bat.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.