Diario Vasco

Oso arrakastasua bertsolari gazteei zuzendutako XX. Argi Berri Saria

Saio orekatua izan zen Argi Berrikoa eta ondorioz, eta ez da lehen aldia, Argi Berri sariaren jabe izan dena ez dela Gabiriako finalean izango. Elkartean saioa entzutera joan ziren 80 pertsona ingururen iritziz, bertsolari gustukoena Mikel Tapia ataundarra izan zen. Honenbestez, berak jaso zuen Argi Berri Elkarteko presidente Patxi Calvilloren eskutik Anton Mendizabal eskultoreak egindako 'Txikia' oroigarria. Bertsolari bakoi-tzak 'Irriz eta malkoz' liburu-tomo bana ere jaso zuen, Lazkao Txiki zenaren istorio, pasarte eta abarrak gogoan izan ditzaten.

Aitor Servier, Markel Eizagirre, Maider Arregi, Mikel Tapia, Maialen Akizu eta Mikel Lasarte bertsolari gazteak aritu ziren kantuan, Ainhoa Mujika gai-jar-tzaile eta aurkezle zutela. Josu Albisu eta 'Furriela' berriz, trikitilari-panderojole izan genituen. Eta bertsolariek ere 'majo' eskertu zuten euren agurren bidez sukaldariek egindako lana. Epaile lanetan, berriz, Martin Aramendi, Nikolas Zeberio eta Mikel Urteaga aritu ziren.

Behin afaldu ostean hasi zen bertso saioa. Aurretik, ordea, aurreko astean agur esan zigun Manolo Gorospe Argi Berriko bazkide eta Goierriko Bertso Eskolaren sustatzaile eta dinamizatzaileari omenezko hitzak eskaini zizkien bi Elkarteen izenean Ainhoa Mujika aurkezleak. Minutuko isilunea ere izan zen. Eta txalo-zaparradaren ondotik bertsolariak lanean hasi ziren. Goizaldeko 01:30ak aldera kantatu zituzten azken agurrak.

Finala, apirilaren 22an Gabiriako Osinalde Elkartean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate