Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa jokatuko da bihar

Unai Gaztelumendi. / JOSE MARI LÓPEZ
Unai Gaztelumendi. / JOSE MARI LÓPEZ

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da saioa Baratze pilotalekuan

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Bertsolari Txapelketa Nagusia Baigorrin hasi zen joan zen larunbatean. Barakaldoko finalera arte izango diren beste 13 saioetako bat Seguran izango da bihar. Bigarren final laurdena izango da, arratsaldeko 17.00etan, Baratze pilotalekuan, entzun ahalko dena.

Sei bertsolari arituko dira kantuan: Ander Fuentes zubietarra, Beñat Iguran, Amasa-Villabonakoa, Felix Zubia zarauztarra, Jon Martin oiartzuarra, Nerea Elustondo legazpiarra eta Unai Gaztelumendi añorgatarra.

Bertso Eskolen Eguna

Bertsolaritzaren topagunean izango da Segura bihar, txapelketako saioaz gain, Bertso Eskolen Eguna ospatuko baita egun guztian zehar. 12:30ean, emango zaie hasiera ekitaldiei Elorripen. Bazkarian bilduko dira 14:00etan eta 15:00etan Bertsotruk ekimena aurkeztuko da.

Bertso Eskolen Arteko Desafioa da Bertsotruk eta aurtengoa hirugarren edizioa izango du. Desafio hau, bertso eskola arteko 30 saio inguruk osatzen dute.

Aurkezpenaren ondoren, txapelketako saioa ikustera joango dira eta gauean afaria izango dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos