Diario Vasco

Etxekoak nagusi Gipuzkoako Herri arteko txapelketan

Ostiralean lehiatu ziren Gipuzkoako Herri arteko txapelketako bigarren faseko jardunaldien barnean Gabiriako 'Osinalde' taldea eta Orioko 'Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu' taldea. Lehengo taldean, Aratz Igartzabal, Gorka Maiz eta Endika Igartzabal aritu behar bazuten ere kantuan, azken honek ezin izan zuen iritsi eta ordezko ezin hobea aurkitu zioten, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Lehendakaria, Iñaki Murua hain zuzen ere. Orioko taldetik berriz, Rosi Lazkano, Xabier Sukia eta Egoiz Eizagirre aritu ziren bertsotan. Otoruntza eta ekitaldi dibertigarri honen emaitza 16-8 etxekoen alde izan zen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate