Borrar

Larunbatean hasiko dira Lizartzako Inauteriak

YARZA

Miércoles, 20 de enero 2016, 01:07

Goiz datoz aurten Inauteriak eta Lizartzan asteburu honetan izango dituzte lehen ekitaldiak. Larunbat honetan, urtarrilaren 23an, Inauteriei hasiera emango diete gibela dastatuz, Udal ordezkariak eta txekorra plazan direla. Ondoren an-tzerkia egongo da eta Otsolar dan-tzan taldeak emanaldia eskainiko du. Iluntzean, 19:00etan, kantu poteoa egingo da herriko inauteri kantuak abestuz.

Hurrengo asteburuan izango dute jarraipena Inauteriek. Ostiralean eskolak antolatutako mozorro festa egingo da eta larunbata izango da egun handia. Goizean goizetik puska-biltzea, kalejira, dantzariak, txantxoak, txistulariak eta abar herrian zehar ibiliko dira. Eguerdian mozorroak eta gurdiak gehituko zaizkie eta egunaren amaieran sagardo dastaketa eta talo-jana ere izango da. Igandean ere egongo da jai-giroa eta iluntzean emango zaie amaiera Inauteriei 'ijitoa' erreaz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Larunbatean hasiko dira Lizartzako Inauteriak