Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Iazko lehiaketan saritutako bertsozaleak, antolatzaileak eta Udaleko ordezkariak.
Argi Berri elkarteak XXIV. Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa antolatu du

Argi Berri elkarteak XXIV. Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa antolatu du

Gaztetxoen mailan aurtengo gaia, 'Osasuntsu bizi al gara? izango da

PPLL

Miércoles, 20 de mayo 2015, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hogeita lau urte bete-tzen dira Argi Berri elkartea, Lazkao Txikiren omenez, bertsopaper lehiaketa martxan jartzen hasi zenetik. 'Bertsolaritza goraka ari da', diote Argi Berri elkartean. Duela urte ba-tzuk pentsatzen ez genituen pauso eta urrats berriak eman dira bertsolaritzaren inguruan. Bertsolaritza eta bertso-zaletasuna parez pare doaz aurrera eta hala behar, batek bestearen beharra baitu aurrera egitekotan.

Guk ere hasi ginenean ez genuen pentsatzen gauzek hain bide bizkorra eraman behar zutenik. Joxe Mielen babesa bilatu genuen, bera bai-tzen une hartan Goierriko bertsolaririk ezagunena.

Esan ere halaxe genioen hasi berri hartan: «izan ere Lazkao Txiki izan da eta da oraindik bertsolari-tzaren ispilu eta eredu paregabea goierritarrontzat eta berak eta beraren lanak azaltzen dizkie ongien gaurko gazteei bertsolaritzaren itzal-argiak», aipatzen dute.

Orain arte bezela, lehiaketa 3 mailatan banatzen da: Gaztetxoen maila: 13 urte artekoentzat (2015ean 14 betetzen ez dituztenentzat). Gazteen maila: 14-18 urte artekoentzat (2015ean gutxienez 14 eta gehienez 18 urte betetzen dituztenentzat). Helduen maila: 1996an edo aurretik jaiotakoentzat.

Gaztetxoen mailan, parte har-tzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 2 eta gehienez 4 izango dira.

Gazte eta Helduen mailetan, berriz, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira.

Gaiari dagokionez, gaztetxoen mailan, neurria eta doinua libreak izango dira, ez ordea gaia, 'Osasun-tsu bizi al gara?' izango da eta. Gazte eta Helduen mailetan, berriz, gaia, neurria eta doinua bezala, librea izango da, bakoitzaren aukerakoa.

Uztailak 1a baino lehen

Lanak helbide honetara bidaliko dira: Argi Berri elkartea (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa), Gipuzkoa kalea 15-behea, 20240 Ordizia edo e-postaz; aitor-c@ahize.aek.org. Lanak, uztailaren 1aren aurretik bidali beharko dira.

Baldintzak (guztiek bete beharrekoak): bertsoek jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Lanak bidaltzerakoan originala eta lau kopia bidaliko dira (ohiko posta erabiliz gero).

Lanak izenordez bakarrik sinatuko dira. Izenorde hori bertso sortaren barrenean jartzea hobeto. Eta izenordearekin bakarrik bidaliko zaizkie. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du.

Beste gutunazal batean, izenordearekin batera bidaliko zaizkie beste xehetasun guztiak: egilearen izenordea eta izena, adina (jaiotze-data), helbidea, telefono zenbakia e.a. (karnetaren kopia bidaltzea gomendagarria da).

Bertsoak ordenagailu edo makinaz idatzirik bidaltzea eskatzen da. Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarriko zaio.

Ezinbestekoa da, bestalde, bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea. E-mailez bidaliz gero berriz, mezu berean, alde batetik bertsoak, eta bestetik egilearen datuak bidaliko dira.

Sariak: garaileek Txiki-a bana jasoko dute. Hortik aurrera: Gaztetxoentzako; lehenengoak 200 euro lortuko du, bigarrena 100 eta hirugarrena, 50. Gazteen kasuan, aurrenak 300 euro, bigarrenak 200 eta hirugarrenak 100. Eta helduen artean, irabazleak 500 euro, bigarreanak 400 eta hirugarrenak 300 euro.

Epaimahaiaren esku geratzen da sarien banaketa. Edozein sari eman gabe utzi dezake behar adinako kalitatea topatzen ez badu. Eta, bestalde, sariak erdibanatzeko aukera ere berea izango du.

Epaimahaia antolatzaileek, Ordiziako Udalaren oniritziarekin, antolatuko dute eta aurrez jakinaraziko dute nortzuk osatuko duten. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira

Sari banaketa irailaren 13an egingo da, Euskal Jaien barruan. Informazio gehiago, telefono honetan: 649011262 (Aitor).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios