Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Osaba, Lotx, Maider Arregi, Potx eta DJ Xabi Sound. F.I.

Potx eta Lotx pailazoen lehen bihurrikeria: diskoa

Sortu berria da taldea, Oñatin, eta abenduaren 28an estreinatuko dute ikuskizuna

FELIX IBARGUTXI

Ostirala, 24 azaroa 2017, 10:28

Comenta

Bi oñatiarrek, Josu Zubiak eta Itziar Arkauzek, pailazo bikotea sortu dute, klown tankerakoa: Potx eta Lotx. Hasteko, CDa atera dute bere hamabi diskorekin, eta 2018ko martxotik aurrera herririk herri ibili nahi dute beren ‘Herriko festetan' ikuskizunarekin. Baina estreinaldia lehenago izango da: abenduaren 28an Oñatin bertan.

Jende jantzia dira Zubia eta Arkauz, bata Magisteritza ikasitakoa, bestea Erizaintza. Josu Zubia Markuleta 'Potx' (Oñati, 1994) musikaria dugu baita ere. Orain dela lau urte atera zuen lehenbiziko diskoa, kantautore tankerakoa, 'Argitzal' izenekoa. Eta aurten bertan bigarrena: 'Ezinen koblakari'. Eta antzerkigintzan ere egin ditu urrats batzuk. Itziar Arkauz Onraita (Oñati, 1988), berriz, antzerkigintzan eman du hainbat urte, besteak beste Supituki inprobisazio taldean.

Esanda bezala, Josu eta Itziar antzerkigintzan ibiliak dira. Halako batean, Valentziara joatea erabaki zuten, hango pailazo eskola batean klown ikastaroa egiteko. Jesús Jara eta Amaia Prieto izan zituzten irakasle.

'Herriko festetan' ikuskizunean lau lagun jardungo dira oholtza gainean: Potx eta Lotxez gain, osaba (Danel Terán) eta DJXabi Sound (Ander Murillo). Egingo dute magia pixka bat, egingo dute dantzan ere, eta diskoko abestiak kantatuko dituzte, tarteka boterea zirikatuko dutelarik. Txinparta Bertso Eskolako kideek egin dituzte diskoko letrak, besteak beste Maider Arregi bertsolari sarituak, eta Bertsozale Elkartearen Lanku enpresak ere badu partea ekimen honetan; sustapenean lagunduko du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Potx eta Lotx pailazoen lehen bihurrikeria: diskoa

Potx eta Lotx pailazoen lehen bihurrikeria: diskoa