Borrar
Maialen Lujanbio, Irungo saioan. F. DE LA HERA

Azkenaurreko sailkapen-saioa, Donibane Lohizunen

Agin Laburu, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jone Uria, Julio Soto eta Maialen Lujanbio ariko dira arratsaldeko 17:00etatik aurrera Jai Alaiean

Igandea, 26 azaroa 2017, 09:40

Comenta

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak bigarren itzulian daude, eta igande honetan, azaroaren 26an, Agin Laburu, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jone Uria, Julio Soto eta Maialen Lujanbio ariko dira Donibane Lohizunen. Saio hau eta beste bat baino ez dira geratzen finalaurrekoak amaitzeko, eta horietan gertatzen denaren arabera zehaztuko da abenduaren 17an finalean izango den bertsolarien zerrenda.

Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, hauek dira bertsolariek izango dituzten eginbeharrak: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian;binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte; binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian; kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.Fernando Anbustegi izango da saioa aurkezten, eta Jai Alaiean izango da, 17:00etatik aurrera. Ohi bezala, 15:30ean zabalduko dira ateak.

Finalaurrekoa zuzenean jarraitu ahal izango da Aitzol Barandiaranek gidatuta eta Uxue Alberdiren iruzkinek lagunduta ETB4n zein Bertsoa.eus atarian, 16:55etik aurrera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azkenaurreko sailkapen-saioa, Donibane Lohizunen

Azkenaurreko sailkapen-saioa, Donibane Lohizunen