Azpeitia eta Lasarte-Oria, Bertsolari Txapelketako hurrengo geltokiak
Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo eta Beñat Lizaso, besteak beste, ariko dira asteburu honetan
dv
Jueves, 24 de septiembre 2015, 12:07
Bi saio berri izango ditu asteburuan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Larunbatean, Soreasu antzokian izango da hitzordua eta igandean, berriz, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean. Final zortzirenetako bi saioak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira. Ohi bezala, sarrerak aurrez eros daitezke www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Amaia Iturriotz, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo eta Unai Mendizabal dira larunbateko final zortzirenean kantatuko duten bertsolariak. Iban Narbaizak aurkeztuko du Soreasu antzokian jokatuko den saioa. Azpeitian irabazten duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da azaroaren 1ean Ormaiztegin jokatuko den final laurdenetarako.
Igandean, berriz, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxera ailegatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Sei bertsolari igoko dira oholtzara: Aitor Irastortza, Beñat Lizaso, Gorka Azkarate, Maider Arregi, Mikel Artola etaXabier Sukia. Lehen sailkatuak azaroaren 8an Eskoriatzan jokatuko den azken final-laurdeneterako txartela eskuratuko du. Imanol Artola "Felix" izango da saioko aurkezlea.
Saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai. Gaztetxoen sarrera 4 euroan da, Bertsozale Elkarteko bazkideena 6 euroan, eta gainerakoena 9 euroan. Saioetako egunenan sarrerak aretoetako leihatilan 16:00etatik aurrera jarriko dira salgai.