Borrar

Pedro Mari Otañoren Argentinako eskuizkribuak denen esku Koldo Mitxelenan

Zizurkilgo Hernadorena Kultur Elkarteak Foru Aldundiari eskaini dizkio dohaintzan

El Diario Vasco

Miércoles, 3 de diciembre 2014, 14:41

Pedro Mari Otaño bertsolariaren eskuizkribuen dohaintzaren hitzarmena sinatu da Koldo Mitxelena Kulturunean. Zizurkilgo Hernandorena Kultur elkarteak Pedro Mari Otaño bertsolari eta idazlearen zenbait lan jaso zituen, haren oinordeko zen Susana Ardanaz Otañok hil ondoren emanak. Elkarteak, jasotako lan hauen balioaz jabetuta, hau babestu eta zabaltzeko helburuarekin Gipuzkoako Foru Aldundiari dohaintzan eskaintzea erabaki zuen. Asteazken honetan akordio horren hitzarmena sinatu dute Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuak eta Julian Arrastoa Hernandorena kultur elkarteko lehendakariak.

Dohaintza honetan, batetik, bi eskuizkribu daude eta, bestetik, Buenos Airesen editatutako bi liburu: "Pedro Mari Otañoren oroimenak" (1894) eta "Cátedra de Bascuence" (1904) eskuizkribuak, eta "Pedro Mari Otañoren olerki hautatuak" (1906) eta "Poesías Vascas" (1906) liburuak. Hitzarmen honekin funtsaren zainketa, erabilera eta zabalkundea bermatu nahi dira. Koldo Mitxelena Kulturuneak euskal letra eta ahotsaren bilgune izan nahi du eta dohaintza honekin Pedro Mari Otaño bertsolari eta idazlearen bizitza modu sakonago batetan ezagutzeko aukera ematen du.

Antonio Zavalak, bere 'Pedro M. Otaño eta bere ingurua' izeneko azterketan jazo zuenez, Zizurkilen 1857. urtean jaio zen Otaño eta bertsolari familian hazi zen. XIX. mendeko bi gerra karlisten eragina eta haustura soziala ezagutu eta Ameriketara, bizimodua ateratze hiru bider joan zen. Bertsorako berezko dotoretasuna zuen Pedro Mari Otañok eta utzitako bertsoen artean Limosnatxo bat edo Mutil koxkor bat izan daitezke ezagunenak. Herrimina izan zen bere gai nagusia Amerikako Pampetan izeneko poeman garbi asko adierazten duen bezala. Buenos Airesen Artzai Mutilla operaren libretoa ere sortu zuen eta euskara irakasle ibili zen Rosarion (1910) hil zen arte.

Dohaintzaren ordainez Gipuzkoako Foru Aldundiak Pello Esnal ikertzailea eta Auspoa Taldeko partaideak prestatu duen eskuizkribuen argitalpen digitala egin du (50 ale), bereziki Hernandorena elkartea, Zizurkilgo Udala , oinordeko eta Argentinako erakunde kulturalei banatzeko asmoz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pedro Mari Otañoren Argentinako eskuizkribuak denen esku Koldo Mitxelenan

Pedro Mari Otañoren Argentinako eskuizkribuak denen esku Koldo Mitxelenan