Borrar
Baionako entseguetako batean, Sahatsa taldeko kideak.

Katalina de Erauso pastoralean hartuko du parte Sahatsa taldeak

Ekainaren 5ean, Baionan, eta irailaren 3an, Donostian, dira emanaldiak

ELI AIZPURU

Miércoles, 4 de mayo 2016, 00:15

Baionako Katalina de Erauso elkartea eta Azkoitiko eta Azpeitiko Sahatsa dantza taldea elkarlanean ari dira pasa urtetik Katalina de Erauso pastorala antola- tze lanetan. Ekainaren 5ean izango da estraineko emanaldia, Baionan, eta ondoren, irailaren 3an, Donostian taularatuko da.

Pasa den irailetik, ostiralero, Baionako Katalina de Erauso elkarteko 70 lagun ari dira lan horretan. «Baionan errotuak izan arren, lanean ari den %80a zuberotarra da», argitu nahi izan dute Sahatsako kideek.

Hori dela eta Baionara joan etorrian dabiltza Sahatsako kideak. Prestaketa bilerak, babesle bilaketak eta hainbat lan baitute aurretik. «Kontratuen sinaduren ondoren, orain entseguetara joaten jarraitzen dugu. Oso esperientzia aberatsa suerta-tzen ari da, baita entseguen ondoren egiten diren mokadutxoetan erebat-batean, espontaneoki ager-tzen diren zuberotar ahots eta abestiekin gozatzen baitugu», esan dute Sahatsako dantzariek.

Sahatsak, Gipuzkoako ezpata dantzarekin hartuko du parte pastoralean, XVII. mendean egin ohi zen ezpata dantza taularatuz. «Katalina de Erausoren bizitza, ezpatari oso errotua izan zen bere bizitzako hainbat pasarteetan eta hori azalduko dugu».

2016a urte berezia da Sahatsa taldeko kideentzat. Izan ere, 40 urte betetzen ditu dantza taldeak eta «esperientzia ederraz gain, ekintza eta emanaldi ezberdin eta garrantzi-tsua» izango da.

40. urtemuga

Pastoraleko prestaketetaz aparte, taldeak 40 urte beteko dituen honetan, ospakizun berezia antolatu nahi dute. Hori dela eta, dantza taldetik igaro diren eta egun daudenekin afaria egin nahi da. Uztailaren 2an izango da hori.

Afarira joan nahi duen orok, gaur egun taldekide diren edonori eman diezaioke bertan parte hartzeko izena. Ahalik eta azkarren emateko eskatzen da «antolaketa errazago izan dadin».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Katalina de Erauso pastoralean hartuko du parte Sahatsa taldeak

Katalina de Erauso pastoralean hartuko du parte Sahatsa taldeak