Borrar
Dantzaz. Konpainia Getarian izango da ostiral gauean.

Dantza garaikidea Balenciaga Museoan ostiral gauean

Sarrerak internet bidez eros daitezke Dantzaz konpainia zuzenean ikusteko 21:00etan

JUAN MARI ZUBIAURRE

Miércoles, 29 de julio 2015, 00:31

Dantzagunean egoitza duen eta Europa osoko dantzari gaztez osatuta dagoen Dantzaz konpainiak emanaldia eskainiko du Getariako museoan uztailaren 31n, datorren ostiralean. Programaren barruan bi pieza garaikide daude, eta eszenatoki baten gainean, museoko atarian, jokatuko dituzte.

Museoak Gorputza, soinekoa eta mugimendua gai-ardatzaren inguruko programa bat abiarazi du aurten. Programak hainbat proiektu mota nahasten ditu (erakusketekin, prestakuntzarekin eta esperientziarekin lotuta), eta nolabaiteko elkarrizketa sortzen du hizkuntza eta diziplina artistikoen artean. Dantza konpainiaren emanaldiarekin dantzarako eszenatoki bihurtuko da museoa; era horretan, nabarmendu egingo da jantziaren, gorputzaren eta mugimenduaren arteko erlazioak zer garrantzi zuen Cristóbal Balenciagarentzat. Sarrerak internet bidez eros daitezke www.entradas.diariovasco.com web orrian. Aurrez erosita 13 euro eta egunean bertan 15 leihatilan. Emanaldia 21:00etan hasiko da eta ateak 20:00etan zabalduko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Dantza garaikidea Balenciaga Museoan ostiral gauean

Dantza garaikidea Balenciaga Museoan ostiral gauean