Lehengo urteko sari-baneketa ondoren ateratako argazkia. Elhuyar

ON Zientzia lehiaketaren irabazleak ostiralean ezagutaraziko dira

Zientzia eta teknologiari buruzko bideo laburrak aurkeztu dira lehiaketara

DV

Donostia

Miércoles, 7 de junio 2023, 18:20

Zientzia eta teknologiari buruzko bideo laburrak ekoiztea eta hedatzea helburu duen ON Zientzia bideo lehiaketaren irabazleak ezagutaraziko dira ostiralean, ekainaren 9an, Donostiako Tabakaleran. Elhuyarrek eta DIPCk antolatzen dute lehiaketa, 'Teknopolis' telebista saioaren barruan.

Publicidad

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, dibulgazio bideo onenaren saria (3.000 euro), euskarazko bideo onenaren saria (2.000 euro) eta gazte Saria (1.000 euro) banatuko dira. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Tabakalerako 2deon.

Marian Iriarte Ormazabal EHUko Kimika Fakultateko dekano eta zientzia dibulgatzaileak, Onintze Salazar Perez Euskalmeteko fisikariak, Sara Hernandez Askasibar Tabakalerako 2deoko arduradunak, Jon Mattin Matxain Beraza EHUko ikertzaile eta DIPCko elkartuak eta Nagore Rementeria Argote, Elhuyarreko kide eta 'Teknopolis' programako zuzendariak osatutako epaimahaiak aukeratu ditu sarituak.

Bideoak

Aurten lehiaketak bere seigarren edizioa bete du. Bertan edonork izan du parte hartzeko aukera eta bideoen gaia librea izan da: norberaren edo besteren ikerketak, eztabaidak, zientziaren mugarriak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko edo iraganeko zientzia, bitxikeriak… Bideoek gehienez 5 minutuko iraupena izan behar zuten, eta hizkuntzari dagokionez, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez aurkeztu ahal izan dira.

On Zientzia bideo lehiaketara aurkeztu diren lanek, publiko-mota guztiek ulertzeko moduko aurkezpen erakargarria egitea izan dute helburu. Aurkeztutako bideorik onenak 'Teknopolis' telebista-saioan ikusteko aukera izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad