Yannick Bellon euskal zinemagilea. Euskadiko Filmategia

Yannick Bellon zinemagilearen lana berreskuratuko du Vigoko Arte Garaikidearen Museoak

1948 eta 2018 bitartean zuzendu zituen filmak jasoko dituen zikloa antolatu du

DV

Donostia

Domingo, 23 de abril 2023, 21:23

Vigoko Arte Garaikidearen Museoak (MARCO), Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan, ziklo bat eskainiko dio Yannick Bellon euskal zinemagileari apirilaren 22tik ekainaren 3ra bitartean. Eric Le Roy-k, 'Yannick Bellon. La mirada de frente' liburuaren egileak, eta argitalpena itzuli duen Luisa Etxenike idazleak aurkeztuko zuten zikloa apirilaren 22an. Gainera, egun horretan bertan 'Quelque part quelqu'un' filma eman zen.

Publicidad

Ondorengo egunetan, MARCOk Bellonen filmografia osoa proiektatuko du: 'Goémons' (1948), 'Colette' (1950), 'Un matin comme les autres' (1956), 'Zaa, petit chameau blanc' (1960), 'Varsovie, quan même' (1954), 'Le souvenir d´un avenir' (Yannick Bellon, Chris Marker, 2001), 'La femme de Jean' (1974), 'Jamais plus toujours' (1976), 'L´amour violé' (1978), 'L´amour nu' (1981), 'La triche' (1984), 'Les enfants du désordre' (1989), 'L´affût' (1992) eta 'D´où vient cet air lointain?' (2018).

Kulturaren munduarekin konprometitutako familia aurrerakoi batean jaio zen Yannick Bellon (Biarritz, 1924 – París, 2019). 'Goémons' (1948) film laburrak Veneziako Bienaleko Sari Nagusia irabazi zuenean ezagutarazi zuen bere burua. 70 urte geroago bere ibilbidea 'D'où vient cet air lointain?' pelikularen bukatu zuen.

Bi titulu horien artean, istorio eta gogoeta zoragarriak jaso zituen bere filmeetan, betiere bere garaiarekin eta emakumeekin konprometituta. 2019an, Euskadiko Filmategiak bere lanari buruzko argitalpen bat eta bere ibilbide osoari buruzko atzerabegirako bat aurkeztu zituen. Eric Le Roy-k (Frantziako CNC Zinema eta Irudi Bizidunen Zentro Nazionaleko Bildumetarako Sarbide, Balorizazio eta Aberaste zerbitzuburua) idatzi eta Luisa Etxenikek gaztelaniara itzulitako liburua da 'Yannick Bellon. La mirada de frente'. Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinemagileak bildumako lana da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad