Xabin Fernandez sortzaile gipuzkoarrak jasoko du Lautan Hiru laguntza

Antzerkia eta txotxongilo-teatroa uztartzen dituen 'Zaku berekoak' proiektua gauzatzeko 2.500 euro jasoko ditu

I.A.

Donostia

Viernes, 7 de noviembre 2025, 13:26

Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko sortu zuen Lautan Hiru laguntza Gehibat Kultura Elkarteko Xabin Fernandez Zubeldiak jasoko du, 'Zaku berekoak' proiektua gauzatzeko. Sortzaile gipuzkoarrak idatzi du lan labur hau eta 2.500 euroko zenbatekoa eskuratuko du laguntza honi esker. Orain hiru hilabete izango ditu gidoia ekoizteko.

Publicidad

Gehibat Kultura Elkarteak eta Intujai konpainiak elkarlanean bideratuko dute 'Zaku berekoak' proiektua eta antzezlana 2026ko otsailean antolatuko den VIII. Lautan Hiru jaialdian estreinatuko da. Egileak adierazi duen legez, «bakarrizketa dramatiko honetan, antzerkia eta txotxongilo-teatroa uztartzen dira, gizakiaren barneko haustura erakusteko».

Epaimahaiko kideen arabera (Tartean, BIRA Kultura, 7Katu eta Euskaltzaindia), «testuan ausardia erakutsi du egileak, eta txotxongiloak baliatuz indar handia har dezake lan ilun honek».

Proiektuaren sinopsiak dioenez, «gizon batek bere familiarekin ospatu nahi du urtebetetzea. Baina, zer gertatzen da inork erantzuten ez dionean? Zaku berekoak oroimenaren eta eromenaren artean igerian dabilen arima baten istorioa da. Odolekoa ez duen bere familia, panpin erraldoien irudian jasoko du ikusleak, bizitza bat antzeztu nahi duen gizon baten delirio poetiko moduan. Bakarrizketa dramatiko honetan, antzerkia eta txotxongilo-teatroa uztartzen dira, gizakiaren barneko haustura erakusteko.

Lautan Hiru laguntza 2020an sortu zuen Euskaltzaindiak, Bilboko Udalaren babesarekin. Sari honen helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad