Udaran ere, altxor bila Arantzazun
Parketxeak familiei zuzendutako 'Arantzazuko altxorraren bila' jarduera antolatu du larunbatean eta igandean
I. A.
Donostia
Viernes, 1 de agosto 2025, 12:38
Egun pasako txangoak, naturaz gozatu, une dibertigarriak igaro, deskantsatu, egunerokoaz deskonektatu eta indarberritu. Guztiak kolpez egiteko plana dakar Arantzazuko parketxeak, familia osoari bideratutako 'Arantzazuko altxorraren bila' jarduera antolatu baitute asteburu honetan, larunbatean eta igandean, abuztuak 2an eta 3an.
Publicidad
Orientazioaren hastapenak jasotzeaz gain, familian jolasteko eta disfrutatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar. Santutegitik abiatzen den bidea da Gomistegi baserri ingurura iristen dena. Bide honetan hainbat pista bilatzea izango da beraien erronka, bidean zehar dauden altxorrak eta honek gordetzen dituen sekretuak ezagutarazteko eta, batez ere, inguruarekin gozatzeko. «Hauen bila ibiliko gara paraje zoragarri batean murgildurik», dei egin dute antolatzaileek.
Hala, esku artean mapa bana hartuta, orientazio jolasa goizeko 11:00etan hasiko da Arantzazuko parketxean bertan eta amaiera 12:30ean izango da toki berdinean. Prezioa helduentzako 5 eurotakoa da eta haurrentzat (3-12 urte tartekoentzat) 3 eurotakoa. Parketxetik azpimarratu dutenez, izena ematea derrigorrezkoa da arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikoan edo 943 78 28 94 / 699 335 183 telefono zenbakietan eta plaza mugatuak izango dira.
Jarduera hau larunbatean eta igandean burutuko da, baina baita abuztuko beste hainbat egunetan. Horrela, aurreikusia dago abuztuaren 10ean, 17an eta 31n ere 'Arantzazuko altxorraren bila' ibiltzeko aukera eskaintzea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión