Jon Ansorena, Gorka Catediano y María Zubimendi. DV

Trio Zukanek bere disko berria aurkeztuko du Chillida Lekun

Maria Zubimendik, Gorka Catedianok eta Jon Ansorenak osatzen duten taldeak emanaldia eskainiko du ostegunean arratsaldeko 19:00etan

I. Altuna

Donostia

Miércoles, 12 de julio 2023, 13:46

Trio Zukanek bere azken diskoa aurkeztuko du ostegunean, hilaren 13an, Chillida Lekun egingo den ekitaldi batean. Egun musika garaikidearen alorrean esanguratsuenetarikoa den taldeak arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko ditu azken Cdko zenbait lan. Bertan izango dira ere obra batzuen konpositoreak, beren sorkuntzei buruz xehetasunak emateko.

Publicidad

Maria Zubimendi akordeoi joleak, Gorka Catediano perkusionistak eta Jon Ansorena txistulariak osatutako taldeak, sortu zenetik, programatzaile eta entzule desberdinen arreta erakarri du, bere estilo, egungo musikarekiko duen konpromisoa eta ohikoak ez diren hiru instrumentu hauek uztartuz. Zukanen disko berria Soinuzko begiradak proiektu arrakastatsuaren jarraipena da eta «berrikuntza, originaltasuna, energia eta freskotasuna eskaintzen dituen lana dela esan dezakegu, gure belarrientzat esperientzia paregabea, zalantzarik gabe», azaldu dute egileek ohar batetan.

IBS Classical diskoetxearen markapean garatutako ekoizpen berri honek Oihana Rodríguez, Francisco Domínguez, Zuriñe F. Gerenabarrena, José María Sánchez-Verdú, María Eugenia Luc eta Juan José Eslava konpositore ezagunen lanak biltzen ditu.

Chillida Lekuko baserrian egingo den emanaldian Zukanek zuzenean joko ditu CDko zenbait lan eta beste obra batzuen zatiak entzuteko aukera ere izango da. Eva Sandoval musikologoa eta Jagoba Astiazaran arituko dira aurkezle lanetan eta diska berriko obra batzuen konpositoreak ere bertan izango dira, beren sorkuntzei buruz hizketan. Ekitaldia publikoarentzat irekita izango da, eta Trio Zukanen lan unibertsoa ezagutzeko aukera emango du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad