Sagardoetxea, sagardoaren kultura gertutik ezagutzeko txokoa
Ateak zabalik ditu egunero abuztuan Astigarragako museoak
I. A.
Donostia
Sábado, 2 de agosto 2025, 12:53
Sagardoaren kultura gertutik sentitzeko aukera paregabea eskaintzen du Sagardoetxeak. Kanpotik etorritako bisitariek, nahiz bertakoek, sagardoaren historia, iragana, oraina eta etorkizuna ezagutu dezakete Astigarragan, sagardoaren hiriburuan, kokatuta dagoen museo honetan. Museora bisitak sagastia, museo-gunea eta dastalekua hartzen ditu barne, helduek sagardoa eta haurrek sagar muztioa dastatzen dutelarik.
Publicidad
Sagastia aire librean dagoen gunea da, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen duena. Bertan, urte sasoairen araberako jarduera eta erakustaldi ezberdinak garatzen dira. Sagarrondoen laborantza modu ezberdinak, Euskal Herriko sagar barietate ezbedinak eta sagarra txikitzeko eta prentsako moduak ezagutzeko aukera ematen du naturarekin kontaktuan gune honek.
Sagastiaren alboan museoa dago. Gune itxia da eta baliabide eta teknologia aurreratuenak erabiltzen ditu azalpena-panel, material interaktibo, argazki eta jokuen bidez mila urteko edari honen historia azaltzeko; sagarra eta sagardoaren kulturaren iragana, oraina eta etorkizuna eta Euskal Herrian duen garrantzia kulturala. Museo-guneak usaimenekin jolasean aritzeko leku berezi bat dauka. Bertan, sagarraren munduarekin lotutako eta naturako beste zenbait lurrinekin esperimentatzeko eta gozatzeko aukera eskaintzen da: fruta-usainak, lore-usainak, natura-usainak, etab.
Sagardoetxeako hirugarren gunea sagardoa txotx-etik dastatzera zuzendua dago. Sagardotegira joan aurretik erritua ezagutu eta sagardoaren dastaketaren inguruko sekretu guztiak ezagutzeko aukera ematen duen txotx-eko errituan hastapena egiten da: edalontzia hartzeko modua, ikusmen azterketa, kolore ezberdinen esanahiak eta zapore ezberdinen bereizketa.
Sagardoetxeak urte osoan zabalik ditu ateak, abuztuan gainera, egunero. Astealehenetik larunbatera 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era, eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 13:30era.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión