Red Bull Illume sarietako finalera sailkatu den argazkia. Alex Berasategi.

Red Bull sarietako finalerako hautatu dute Alex Berasategi azpeitiarraren argazki bat

Izarraizko Ateko skate parkearen urteurreunean ateratako erretratu bat da, «dronarekin egindako bakarra», dio egileak

Eli Aizpuru

Azpeitia

Viernes, 3 de noviembre 2023, 18:02

Alex Berasategi argazkilari azpeitiarraren irudi bat Red Bull Illume sarietako finalista da. Akziozko eta kirol arloko irudi ikusgarriak biltzen ditu lehiaketak. Azaroaren 30ean banatuko dituzte sariak, Austrian, Sölden hirian, eta bertan izango da azpeitiarra «ilusioz eta pozez» beteta.

Publicidad

«Kasualitatez», hala iritsi omen da Berasategi Red Bull Illume sarietako finalera. Azpeitiko skate parkearen urteurrenean bertako kartelaren irudi bat egitea proposatu zioten eta «drona altxatu nuen eta airetik skate parkearen formekin jolasteko aukera nuen. Argazkia atera bezain pronto ikusi nuen zerbait berezia zuela»,azaldu du.

Hautatutako irudia airetik ateratako argazkia da beraz. Izarraitz skate parkeko malden ertzek duten formarekin jolastu du Berasategik, eta irudiaren erdian Enaitz Odria azpeitiarra ageri da, skatean. Irudi «minimalista, garbia eta sinplea» dela dio.

Hau guztia «berria» da Berasategirentzat. Duela 10 urte inguru hasi zen argazkigintzan Xanti Rodriguezekin eta «enpresetara eta arlo sozialera, ezkontzetara...» bideratu du bere ibilbide profesionala baina «beste bide bat» hartzeko gogoa zuela eta kirolekin proba egin zuen. Kirola eta akzioa uztartuta, bazuen aurretik ere Red Bull sarien berri eta lehiaketara aurkeztu zuen lana. Ate handitik sartu da nazioarteko argazkilari onenen zerrendetara eta «esperientzia berri bat bizitzera» doa «poz handiarekin».

Munduko argazkilari onenen artean dago orain. Hamar kategoriatan banatu da lehiaketa eta kreazioaren mailan dago Berasategi. Bost argazkilariren lanak daude lehian sail honetan. «Bi errusiar, Austriako bat, frantziar bat eta ni».

Publicidad

Lehiaketa irabaztea «zaila» izango dela dio azpeitiarrak, baina badu esperantza. «Honaino ailegatzea ere zaila zen eta hemen nago, zergatik ez?»

Momentu eta leku egokian dago argazkilaria. Klik bat besterik ez da falta!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad