'Presbiziak lagundu omen digu', Edu Zelaietaren gorputzaren eta egoeraren aitortzatik sortutako poema liburua
Idazle eta itzultzaile gasteiztarrak bere belaunaldiak sentitzen dituen beldurrei eta kezkei buruz idatzi du
Covid-19ak eragindako larrialdian hasi zen besoak luzatzen Edu Zelaieta Anta (Gasteiz, 1973), esku artean zuen hura hobeki ikusteko asmoz. Denboratxo bat pasatuta, eta osasun azterketa baten ondotik, hurbilekoa ikusteko zailtasuna onartzen hasi eta bere lehen betaurrekoak erosi zituen. Ordutik, «presbiziadun ofiziala» dela dio eta egoera berri hori eta gizon orok 50 urteen bueltan izan ditzazkeen ezintzasunak, kezkak eta beldurrak poesia liburu batetan bildu ditu. «Liburua idatzi dut begiaren akatsetik», aitotzen du autoreak lehen orrian.
Publicidad
'Presbiziak lagundu omen digu' bildumak (Pamiela) hiru ataletan banatzen diren poemak ditu, bakoitza aipu batekin. Gorputzetik abiatu nahi izan du autoreak, eta lehen zati horretan, orain bizitzen ari den «osasun galera tipikoak poetizatu nahi izan ditut», azaldu du aurkezpenean, hala nola presbizia bera, kopetako zimurrak, alopezia androgenikoa edo bizkarreko min kronikoak. Baina horrekin batera, dagoeneko «helduaroaren betaurrekoak jantzita», beste kontu batzuk ere landu ditu, baztertutako ametsak «baina oraindik amets egin beharrak», pausaren aldarria edo adinaren botereak, besteak beste.
Bigarren atalean, 'Singularraren pluralak' izenburupean, «hurbiletik ikusitako betaurrekoekin, hor tenkatzen da gehien soka, aurrekoen eta ondokoen zaintza lanak, aitatasunaren eta semetasunaren arteko gurutzaketak, plural horiek singular mugatuan eragiten dituzten tentsioak, hospitaletako egunak, bidaiak…». Umore printzak ere erabili ditu autoreak, «umorea maite dudalako», onartu du.
'Estrabonen denbora' deitu dio hirugarren zatiari, non aroaren irakurketa «poetikoa, kritikoa eta parodikoa» azaltzen duen, «XXI. mendean bizitzen ari garen garai zaharberrituari buruz».
Forma aldetik, Edu Zelaietak «ahalegin berezi bat» egin du bere azken liburutik, duela zortzi urte argitaratu zuena (Izpilu biluziak), eta «kantu alderako joera bat» badela ere aitortu du. Azken urteetan Mugaldekoak taldeko hainbat letra idatzi ditu lan honetan, bere xedeetako bat «belarriz ere funtzionatzen duen hizkuntza literarioa bat» sortzea izan da.
Tranparik gabeko poesia
Edu Zelaietak «poesia zintzoak» idazti dituela adierazi du Lander Majuelo Pamielako editoreak, «oso lotuak bere egungo egoera eta izatea pertsonalari». Presbizia erabili du aitzaki, gauza nagusiagotaz hitz egiteko «berari buruz, bere maskulinitateaz, bere begirada munduari buruz, zertan bilakatu den bere generazioa, zertan bilakatzen ari den mundua bere begietara, ze distantzia izan dezakeen gazteekin, edo nola doan gorputza bera ajatzen eta nola behar duen begirada berri bat, presbiziarekin batera, mundua begiratzeko». «Poema generazionalak dira, bereziki sortzen direnak norberaren gorputzaren eta egoeraran aitortzatik», gaineratu du. Majueloren esanetan, «tranparik gabeko» poesia da, non poeta guztiz «biluzten» den.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión