Imanol Larrinaga margolari durangarra izan da kartelaren irudiaren egila.  

'Poesia eta pentsamendua' jardunaldiak, ekainaren 12an eta 13an

Hitzaldiak, musika eta errezitalak izango dira Chillida-Lekun eta Victoria Eugenia Cluben antolatu diren ekitaldietan

DV

Donostia

Jueves, 8 de junio 2023, 17:54

Poesia eta Pentsamendua jardunaldia bere 16. edizioara iritsi da eta bi saio eskainiko ditu aurten, ekainaren 12an eta 13an. Lehenengoa Chillida Lekun izango da eta bigarrena Victoria Eugenia Cluben. Bi emanaldietan sarrera doakoa izango da.

Publicidad

Astelehenean emango zaio hasiera jardunaldiari Chillida-Lekun, arratsaldeko 18:00etan. Bertan Juan Kruz Igerabidek hitzaldia eskainiko du, haur eta gazte literaturaren munduan hainbat liburu eta ikerketa argitaratu dituen idazlea. Jarraian, Aintzane Galardik eta José Fernández de la Sotak errezitala eskainiko dute; bi poetek hainbat sari irabazi dituzte, eta Fernández de la Sotaren kasuan, hainbat poesia libururen egile ere bada. Amaitzeko, Beñat Olano eta Jon Makusok jarriko dute musika.

Bigarren saioa ekainaren 13an Victoria Eugenia Cluben izango da, musikaz lagundutako poesia errezitala, Julen Apella, Nerea Arrien, Lierni Azkargorta, Martin Etxeberria, Juan Ramon Madariaga eta Mario Obrero poetekin. Kasu honetan ere, Jon Makuso arduratuko da musika girotzeaz. Emanaldi honetako gonbidapenak ekainaren 9tik aurrera eskuratu ahal izango dira Donostia Kulturako webgunean eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan 11:30etik aurrera.

Donostia Kulturaren babesarekin, 2008an eman zioten hasiera Poesia eta Pentsamendua ekimenari Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategi idazleek eta urte hauetan guztietan hainbat poetak hartu du parte. Aurtengo jardunaldien kartelaren irudiaren egilea Imanol Larrinaga margolari durangarra izan da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad