'Ongizatearen plaza' ekimena Zarauzko itsas pasealekuan izango da.

Ongizatea, norberaren erdigunean eta herriko plazan

Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Ongizatearen Plaza' ekimena jarriko du martxan Zarautzen, ongizate indibidualaren eta kolektiboaren inguruko hausnarketa sustatzeko

I. A.

Donosita

Martes, 8 de julio 2025, 16:20

Nahi ez dugun bakardadea edo osasun mentaleko eta emozionaleko arazoak gaur egungo gizartean goruntz doaz. Dena azkar egiteko joerak indarra hartu du, eta norberarekin zein inguruarekin lasai egoteko beharra askotan alde batetara uzteko joera dugu. Errealitate berri honen inguruko hausnarketa sustatzeko helburuarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Ongizatearen Plaza' ekimena jarri du abian. Herritarrei irekitako programa da, eta ongizate indibidualaren eta kolektiboaren inguruko hausnarketa partekaturako eta topaketarako gune bihurtuko ditu hainbat herritako plazak.

Publicidad

Ekimen honen lehenengo geldialdia Zarautzen izango da, asteazkenean eta ostegunean, uztailaren 9an eta 10ean, itsas pasealekuan. Bertan, adin guztietarako pentsatutako jarduerak burutuko dira, askotariko proposamenekin, hala nola adituekin egindako topaketak, dinamika komunitarioak, hitzaldiak, elkarrizketa gune irekiak, sormen jarduerak eta tailer parte hartzaileak.

Gaur egungo gaiak jorratuko dira, hala nola osasun mentala, inklusioa, kirola edo teknoadikzioak, eta Why Not eta Altxa Burua bezalako elkarte eta kolektiboek parte hartuko dute, baita Aritz Aranburu eta Aitor Frantsesena surflariek, Jakoba Errekondo agroekologian adituak eta Aitor Furundarena musikariak ere.

Irune Berasaluze foru erakundeko bozeramaileak azaldu duenez, «historikoki, plazak funtsezko lekuak izan dira elkarrekin bizitzeko, egoteko eta lotura komunitarioak indartzeko». Bada, 'Ongizatearen Plaza' bokazio horretatik sortu da, hau da, «gure ongizateari eragiten dioten erronka berriei buruz hitz egiteko, entzuteko eta esperientziak partekatzeko gune bat irekitzeko».

«Gipuzkoa azken urteotan Europan desberdintasun gutxien duen lurraldeetako bat bezala finkatu den arren, errealitate berriak sortzen dira, esaterako, nahi ez dugun bakardadea, osasun mentaleko eta emozionaleko arazoen igoera edo balio komunitarioen galera bezalako galderak egiten dizkigutenak», gaineratu du.

Publicidad

Zarautz bisitatu ondoren, datozen hilabeteetan lurraldeko hainbat udalerritan garatuko da ere 'Ongizatearen Plaza' ekimena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad