Nazioarteko 200 profesional bildu ditu Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak
Donostian antolatu berri den kongresuan ingenieritza arloko 202 lan aurkeztu dituzte partaideek
I. A.
Donostia
Jueves, 13 de julio 2023, 18:12
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Proiektuen Kudeaketa eta Ingeniaritzako XXVII. Kongresu Internazionala antolatu berri du Donostian. Biltzarrak formatu mistoa izan du, uztailaren 10ean eta 11n, onlineko formatuan egin zen; eta 12an eta 13an, berriz, aurrez aurre, Galarreta Campusean.
Publicidad
Hemengo eta nazioarteko 200 profesional baino gehiago bildu ditu topaketa honek, besteak beste Argentina, Bolivia, Txile, Txina, Kolonbia, Kroazia, Ekuador, Espainia, Alemania, Guatemala, Iran, Irlanda, Italia, Mexiko, Panama, Peru, Serbia, Errusia, Turkia edo Erresuma Batuko partaideek parte hartu dute. Guztien artean berrehun eta bi lan aurkeztu dituzte, gai desberdinen arloan: proiektuen zuzendaritza eta kudeaketa, ingeniaritza zibila, produktu-ingeniaritza, energia-efizientzia eta energia berriztagarriak, landa-garapena eta garapenerako lankidetza-proiektuak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, arriskuen eta segurtasunaren kudeaketa, proiektuen zuzendaritzako eta ingeniaritzako hezkuntza-berrikuntza eta, azkenik, jardunbide egokiak eta enpresa-eremuko zenbait adibide. Orotara, hamar gai jorratu dituzte hizlariek biltzarrean.
Biltzarra Espainiako Proiektuen Kudeaketa eta Ingeniaritzako Elkartearekin (AEIPROrekin) elkarlanean antolatu da. Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiaren eta Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialaren laguntza ere izan du nazioarteko topaketa horrek. Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak halako topaketen garrantzia azpimarratu du, «berrikuntzarantz urratsak egiteko indarrak elkartzen baitituzte unibertsitateak, enpresek eta ikertzaileek», adierazi du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión