Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Motor lapurrak Eskozian

Begoña del Teso

San Sebastián

Igandea, 12 azaroa 2023, 12:07

Comenta

XIX. mendeko kontuak izan ziren. Beren jakindurian aurrera egin ahal izateko, medikuntza ikertzaileek, irakasleek eta ikasleek giza gorputzak behar zituzten. Baina garai haietako legeek debekua zuten jarrita hildakoen gorputzak erabiltzeko kontra (salbuespen batekin, urkaturiko gaizkileen gorpuzkiekin nahi zutena egin zezaketen). Bestalde, inork ez zion berea dohaintzan eman ohi zientziari. Beraz, sendagile, zientzialari eta medikugai horiek beti zebiltzan larri ikertzen edo estudiatzen ari zirela, ezbaitzuten benetako lehengairik miaketarako, esplorazio lanetarako. Horrexegatik, Victor von Frankenstein doktoreak dirutza pagatu behar izan zuen bere kreatura osatu ahal izateko. Gorpuen lapurrak kontratatu behar izan zituen, nobelak eta pelikulek ezin hobeki kontatzen duten bezala.

Gorpu lapurrak… oso pertsonaia literarioak… askotan benetako jendaian inspiraturik. Altxor Uhartea eta Jekyll Dk. eta Hyde Jn. lanen egilea izan zen Robert Louis Stevensonek da idatzia, kasurako, 'The Body Snatcher' (badago, Ana Arakistainek sortua, euskara ikasteko moldatu egokitzapena, 'Gorpuen lapurrak', 1999an kaleratua). Bertan, komentatu dugun hori guztia beldurrezko, intrigazko, akziozko kontakizuna bilakatzen da, Edinburgoko kale ilun, heze eta begiz jotako horietan barna.

Gure haurtzaroa eta gazte denbora fantasiaz, abenturaz, misterioz, poz handiz eta beldurrez tindatu izan dituen autoreak ipuin horretarako William Burke eta William Hare izeneko gaizkileei erreparatu zien. 16 lagun hil omen zituzten bataren amorantea eta bestearen emaztea konplize zituztela. 16 lagun hil eta gorputzak Edinburgoko Medikuntza Eskolan irakasten zuen Robert Knox doktoreari saldu. Zenbatetan gorpu bakoitza? 7 libra eta 4 txelin…

Antzinako kontuak dira horiek, literaturak eta zinemak ere hamaika aldiz gureganaturik.

Eskozia misteriotsua

Egun, Medikuntza Fakultateak ez dabiltza larri hildakoei dagokielarik. Egia hilobi-lapurrak ere existitu izan direla. Antigoaldeko istorioak horiek ere. Pasa aroetan, familiek zendu berri hori berak maite izan zituen harribitxiekin lurperatzeko ohitura zuten. Ondorioz, gaua iritsi orduko, lapurrek zerraldoa ireki eta dir-dir egiten zuen guztia garbitzen zuten.

Aldatu dira garaiak eta ez dago urrezko eraztunik hildakoaren behatzean ez eta zilarrezko belarritakorik galdu berri duzun nobiaren hilotzaren belarrietan.

Egun, beste motakoak dira airos eta kontent dabiltzan lapurrak. Non gustura ibili? Betidanik misteriotsua izan den Eskozia horretan.

Aspaldi hurbil batetik Europakoak ez diren lur horietan, motor ebasleak esnetan, aparretan bizi dira. Argi betean, inorengandik ezkutatu barik, mozorrorik gabe hausten dituzte pagotxa balio duten motorren giltzarrapoak, freno diskoa txikitu, segurtasun blokeo askatu eta eraman egiten dituzte. Furgoneta batean edo martxan. Luxuzko hoteletako ataritik, pizturik den seguritate kamerari burla eginez eta kontra jartzen zaien inor pistolaz zein beisbol bate batekin kikilduz. Polizia garaiz agertu ere, beranduegi suertatzen da normalean.

Eskozian suertatzen dira lapurreta gehienak baina gertatu izan dira Erresuma Batu osoan. Hain da ikaragarria arazoa ezen, kasurako, motorzale askok utzi egin baitiote Ingalaterra osoa zeharkatzeari Man Uhartean ospatzen diren fama, ospe handiko lasterketara arrimatu nahi dutenean. Makina batek Bilbon hartzen du Irlandarako ferria eta, beste bat irlaraino, bere motoak arriskuan ez jartzearren.

Interneten eta sare sozialetan hamaika zuzeneko grabaketak daude eta bertan, erraz asko konturatzen zara zure motorra lapurtzen ari direla antzemango bazenu ere, hobe duzula ez oldartzea. Bizirik iraun nahi baduzu, bederen. Benetan.

Den dena dute kontrolpean ezin baino hobeagorik antolaturiko talde horiek. Bi kidek edo guardia egiten dute beste bik motorra askatzen duten bitartean. Soldatapean dute paperak faltsifikatzen dituen jende trebea. Gehi ezinbestekoak diren kontaktu guztiak Ekialdeko Europan, harrapakina hantxe saldu ahal izateko. Mekanikari ezin hobeek makinak desmuntatu eta bermuntatzen dituzte…

Salaketarik jarriko dugu komisarian? Alferrik da. Polizia bera ez da ausartzen banda horien erresumetan sartzen eta gainera… Erresuma Batua ez da, jada, Europa. Beraz, kasualitatez zure motoa Frantzian edo Italian ikusiko bazenu, bertako poliziak ez luke frogarik izango. Ingalaterratik ez baitiete salaketa bidali…

Bai, jada ez dago gorpuen lapurrik ez Eskozian ez Liverpoolen. Bai ordea motor handi, azkar luxuzkoen ebasleak. Seguru gaurko irabaziak handiagoak direla. Eta gainera, motorrei ez darie hil kiratsa…

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Motor lapurrak Eskozian

Motor lapurrak Eskozian