Ur Mara museoak eta Sormenaren kabiak zientzia eta naturaren inguruan hiru egonaldi antolatu dituzte udaran
Izena emateko epea ekainaren 15era arte egongo da zabalik
I.A.
Donostia
Lunes, 12 de junio 2023, 17:49
Ur Mara museoak eta Sormenaren kabiak udako hiru egonaldi antolatu dituzte. Zientzia eta naturari lotutako esperimentazio eta prestakuntza artistikoko egoitzak dira, artea, zientzia eta sormen prozesuak gustuko dituztenei zuzenduak. Astebeteko egonaldiak izango dira, uztailaren 10etik 16ra eta 24tik 30era, eta abuztuaren 7tik 13ra. Bertan parte hartu nahi dutenek ekainaren 15era arte izango dute izena emateko epea zabalik.
Publicidad
Koldobika Jauregik eta Elena Cajaravillek hausnarketak eta egiteko moduak bateratuko dituzte tailerretan; aldi berean, parte-hartzaile bakoitzaren prozesuekin batera arituko dira, arte-sorkuntzako teknikak partekatuz. Gainera, egonaldi bakoitza hiru adituren bisitaz osatuko da. Honela, Carmiña Dovale Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Eskolako doktorea; Juan Kruz Igerabide idazlea; Nagore Legarreta argazkilaria; Eduardo Arreseigor grabatzailea, zeramikaria, margolaria, eta muralista; Oscar Alegría kazetaria; Assumpció Vilaseca Viladrich arkitektoa; eta Juan Barbé papergintzako maisuak parte hartuko dute.
Ur Mara Museoan izango dira tailerrak, Alkizan, hamaika hektareako naturgune irekia, non parte hartzaileek beren sormen-prozesuan murgilduko diren. Gehienez ere 12 laguneko lantaldeak osatuko dira eta partehartzaileek hausnarketarako espazioa eta erritmo propioa eramateko aukera izango dute. Beraz, erronka beraren aurrean bizipen ezberdinak esperimentatzeko parada izango dute. Asteko lehen egunean, parte-hartzaileek saio teoriko-praktiko bat eskainiko dieten zientzia arloko adituen bisita jasoko dute. Tutoretzapeko jardunaldiak 9:00etan hasi eta 17: 00etan amaituko dira, baina tailerra irekita mantenduko da lanean jarraitu nahi dutenentzat.
Lanerako material natural eta organikoak erabiliko dira, Ur mara bertakoak edota ingurukoak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión