Kultura-eskaintza Gipuzkoa osora iristeko 2,2 milio euro bideratuko ditu Aldundiak
Guztira 323 kultura-proiekturi emango zaie laguntza
I.A.
Donostia
Domingo, 21 de septiembre 2025, 16:27
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak lurraldeko erakundeei, elkarteei eta udalei zuzendutako bost dirulaguntza-lerroak ebatzi ditu, 2,2 milioi euro inguruko aurrekontu globalarekin. Guztira 323 kultura-proiekturi emango die laguntza, horietatik 229 2025ean egingo dira, eta 94 2026an. Izaera desberdinetako jarduerak hartuko ditu barne laguntza honek, hala nola ikuskizun eszenikoak sustatzea eta kultura-elkarteen programa finkatuak babestea.
Publicidad
Bost laguntza-lerro hauek honela banatuko dira. 175.000 euro, irabazi-asmorik gabeko kultura-erakundeen 20 proiektutarako, Gipuzkoako kultura-programak finkatzeko. Beste 570.000 euro udalek edo udalerri-elkarteek antolatutako 99 kultura-proiektutarako (48 2025ean eta 51 2026an). 1.062.934 euro jada programa finkatuak dituzten irabazi-asmorik gabeko kultura-elkarteen 86 proiektutarako (43 2025ean eta 43 2026an). 230.000 euro 2025ean 28 ikuskizun eszeniko sustatzeko eta saltzeko, eta azkenik 150.000 euro lurraldeko udalek antolatutako aire zabaleko 90 ikuskizun eszeniko eta musikaletarako.
Dirulaguntza haun helburua erakundeen eta elkarteen programazio egonkorra eta udalen kultura-jarduera indartzea da, kultura-eskaintza lurralde osora iritsiko dela bermatuz, bai espazio itxietara, bai plazetara, kaleetara eta agertoki irekietara.
Goizane Álvarez Kulturako diputatuaren esanetan, laguntza lerro hauek Foru Aldundiak kulturaren irisgarritasunarekin eta demokratizazioarekin duen konpromisoa islatzen dute, «funtsezko tresna baita lurraldeko kultura-ehuna indartzeko, eta kultura pertsona guztien eskura egongo dela bermatzeko, udalerri guztietan eta formatu guztietan».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión