Borrar
Lane 'Laneski' Davey, olatu bat hartzen.
Hemen gaude, olatuen gainean

Hemen gaude, olatuen gainean

Begoña del Teso

Donostia

Domingo, 4 de mayo 2025, 12:10

Paula Ortega, Marina Mantolan (surflariak, kazetariak, argazkilariak) eta Zoe Difiore (surflaria, diseinatzailea) ari ziren beren 'Sheseas' aldizkariaren hirugarrena prestatzen notiziya txarra iritsi zenean, Hawaiin jaiotako Lane 'Laneski' Davey zendu berria zen. 55 urteekin, minbizi basa batek jota. Olatuek sekula ez zuten Lane uzkurtu. Ezta herioak ere, Heriotzak, baina, beti nahi ditu onenak bere ondoan. Eta eraman egin zuen.

Izugarri surflari ona izan da 'Laneski'. Emakume aitzindaria olatu pisu handikoetan. Zeinetan? Ba, esaterako, 'Pipeline'n. Ohaku irla Hawaiikoan den munstro hor, denetan famatuenetarikoa da. Brutala. Ezker aldera egiten du hautsi indar izugarriz.

Hiru dira Pipelineren itsas hondoak, hirurak koralezko uharriak eta zilindrikoak handik metro gutxira hausten diren olatuak. Aipatu hondo horietan badira labazko orratz koskadunak; gainean eroriz gero, surflariaren gorputza larri urratzen dutenak.

'Banzai (garaipena) Pipeline' gainean fin fin ibili zen 'Laneski' eta bere trebeziak emakumeek surfean izan duten garapenaren mugarritzat hartzen dute aditu eta zaletu guztiek.

Ez zuen Lanek makal jardun beste olatu markaz kanpoko baten gainean: 'Bowls'. Ez du Banzain horren indar bera baina iaioa izan behar bere pareta luzeak menderatu ahal izateko. Tiraina ez oso fuertea deneko egunetan, gozo hartzeko moduko olatua (horretarako dohaina baduzu, jakina asko). Lane 'Laneski' Davey erregin ibiltzen zen Bowls gainean….

Surfa irakatsi egin zuen unibertsitatean eta ekintzaile sutsua zen planeta babesteko ekimen askotan

Lane ez zen bakarrik surflari bat. Harro sentitzen zen bere jaioterriko kulturaz, bizimoduaz eta itsasoarekiko atxikimenduaz. Surfa irakatsi egin zuen ¡Unibertsitatean! eta ekintzaile sutsua zen planeta babesteko ekimen askotan.

Esan, esan zioten behin, emakumeek ez zutela etorkizunik surfaren munduan eta berak, temati, kontrakoa erakusteko egin zuen borroka bizia. Esan zioten emakumeentzako surf arropak inoiz ez zuela ezer salduko eta berak sortutako US GIRLS (gu, neskak) merkatuaren gailurrean dago egun. Kazetaria, akademiakidea, diseinatzailea, National Geographic aldizkariarekin kolaboratzen zuen eta minbiziak hartua bazen ere, orain urte t´ erdi erreibindikatu zuen emakumeak aspaldi zaharretik dabiltzala olatuen gainean: bazela ba ordua aitortza jasotzekoa.

'Sheseas' magazina

Horretan (beste hamaika istorio gehiago artean) dihardute Paulak, Marinak eta Zoek bere 'Sheseas' magazinean. Izan ere, aldizkariaren leloa We Are Here To Stay (Hemen gaude, geratzeko asmoz) da.

Bi magazin plazaratu dituzte dagoeneko eta sareetan beraiekin kontaktuan izateko aukera badugu ere, ez ahaztu Miarritzeko Colors of Surfing dendan dagoela salgai paperezko edizio eder askoa -hirugarrena ari dira sortzen-. Izango da bertan artikulu bikaina, Islandiako urak eta bizimodua erreibindikatzen. Eta izango dira bertan, beti bezala, emakumezkoek olatu gainean egindako balentrien berriak. Norenak? Denenak, jakina. Baina bat aipatzeagatik, ekar dezagun plazara Stephanie Gilmore australiarra. Zortzi aldiz eskuratu du Munduko Txapelketa eta bere surfeatzeko era dotore eta indartsuak jendea liluratu egiten du hondartza guztietan. Begira zaudela, ordurako olatu gainean ikusi duzun guztiaz ahazten zara eta ulertu surfa hori dela, Stephaniek egiten duena.

Adio, 'Laneski'. Hemen gaude. Geratzeko asmotan.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hemen gaude, olatuen gainean