Josu Waliño, astelehenean egindako agerraldian. Gorka Estrada

Googlen bilaketa zerbitzuan euskara gazteleraren mesedetan diskriminatzen dela ohartarazi du Puntueus behatokiak

Fundazioak azterketa sakonagoa burutuko du neurri zuzentzaileak har daitezen

Itziar Altuna

Donosita

Martes, 11 de julio 2023, 17:26

Google bilaketek euskara diskriminatzen dute. Hau da Puntueus behatokiak azken hilabetetan burututako azterketek igorritako emaitza eta fundazioko ordezkariek ezagutzera eman dutena 2022ko datuen berri emateko deituriko agerraldian. Josu Waliño, Puntueus fundazioko zuzendariaren hitzetan, Googlen bilaketa zerbitzuan euskara gazteleraren mesedetan diskriminatzen dela identifikatu dute eta ondorioz, «euskarak interneten duen ikusgarritasuna galtzen ari da», adierazi du.

Publicidad

Ondorio honetara iristeko, googlen termino neutroak bilatu dituzte, eduki eleaniztunak dituztenak (San Mames edo Arzak bezalako, hitzak esaterako), betiere euskaraz konfiguratuta zegoen ordenagailu batetik. eta emaitzak, gehienetan, lehen bilakaera gazteleraz eskaintzen zuen, «eta euskaraz konfiguratuta dagoen gailu batetan ez luke horrela izan beharko».

Euskarazko Wikipediaren arduradunek ere antzeman dute Googlen algoritmoaren aldaketa. Bisita kopuru orokorraren joera goranzkoa izan arren, jaitsiera neurtu dute hainbat alorretan. Luistxo Fernandez WEKEko lehendakariak agertu duenez, euskarazko Wikipedia elikatzen ondo dabiltzalaren frogak ditu Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak, baina kezkatuta daude iaztik alor zehar batzuetan trafikoa galtzen ari delako. «Googlek bideratutako bilaketetan dago gakoa, oso argi daukagu», nabarmendu du.

Ondorioz, Googlek ez duela euskara ondo tratatzen salatu du Waliñok, eta arazo honen aurrean urrats gehiago eman behar direla esan du. Honela, azterketa «sakonago» bat egitearen beharra aldarrikatu du, beste hainbat erakundeekin elkarlanean egin beharko dena. «neurri zuzentzaileak hartzeko». Dagoeneko Eusko Jaurlaritzako Kultur eta Hizkuntza Politika Sailan aurkeztu dute orainarte egindako azterketa, eta datozen hilabeteetan hainbat webgune eleanitz aztertuko dituzte datu bilketan jarraitzeko. «Beste eragileekin elkarlanean egiten badugu, egoera iraultzeko aukera gehiago izango ditugu».

Katalanaren kasua

Puentueus behatokiak egindako azterketaren abiapuntua Aliança per la Presència Digital del Català erakundeak egindako ikerketa bat izan da, non 2022ko udaberritik aurrera bilaketak egiterako orduan Googlen algoritmoak gaztelaniazko emaitzak lehenesten zituela ondorioztatu du. 2021aren hasieratik 639 webgune eleaniztunen trafikoari buruzko datuak aztertu ondoren, hirutik bik bisitak galdu dituzte katalanez, eta kasuen % 80an, gaztelaniazko bertsioak irabazi du.

Publicidad

Erakundeko koordinatzailea den Albert Cuestak azaldu duenez, «aztertutako webguneen % 65,5ean, gaztelaniazko eduki baliokideekin alderatuta, katalanaren aukerak ikusgarritasuna galdu du», eta fenomeno honek ez duela zerikusirik erabiltzailearen hizkuntza-lehentasunarekin esan du, «bilatzaileek ez baitute errespetatu».

Egoera honen aurrean, Aliança per la Presència Digital del Català erakundea lanean ari da hainbat eragilerekin katalanak interneten duen ikusgarritasuna berreskuratzeko eta dagoeneko bilatzaile nagusienekin harremanetan jarri da (Google zein Microsoft) azken hilabeteetako joera honi erantzuna emateko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad