Gasteizko Plaza Berritik emango diote ongietorria urte berriari EITBko aurkezleek
Kanpainak zuzenean eskainiko dituzte jai handi batekin telebistako bi kanaletan eta eitb.eus-en
DV
Donostia
Viernes, 29 de diciembre 2023, 12:42
Ordu gutxi falta dira 2023a agurtu eta 2024ari ongietorria emateko eta urteko emanaldi bereziena izaten dena jai handi batekin ospatuko du EITBk, su artifizialak, musika eta dantzariekin. Aurten ere, Gasteizko Plaza Berria da ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en urtea agurtu eta kanpainak emateko aukeratu den lekua, Euskal Irrrati Telebistatik jakitera eman dutenez. Iaz lagun ugari bildu zen bertara zuzenean urte zaharrari agur esateko eta urte berria behar bezala hasteko. Horregatik, aurten ere deia eta gonbita zabaldu nahi du EITBk eta, 23:00etatik aurrera, mahatsak eta kotilioi poltsatxoa banatuko ditu, bertaratu eta ospakizunarekin bat egingo duten guztientzat.
Publicidad
ETB1en Nerea Reparazek, Julen Telleriak eta Miren Nogalesek gidatuko dute zuzen-zuzenean 'Kaixo 2024' saio berezia abenduaren 31n. ETB2n, berriz, África Baeta, Ane Ibarzabal eta Txurru aurkezleen kontakizunaren bidez jarraitu ahal izango dira kanpaiak. Halaber, eitb.eus-en zuzenean eskainiko dira bi emanaldiak.
Kanpaien ondoren su artifizial saio batekin emango zaio hasiera urte berriari EITBko bi telebista kanaletan, eta sei aurkezleek elkarrekin itxiko dute saioa, 2024ari ongietorria emanez, sorpresa artean. Euskal talde ezagun baten musika saioa jarraitu ahal izango da eta dantzariak ere izango dira gaua behar bezala ospatzeko.
Gainera, euskal diseinatzaileak arduratuko dira EITBko aurkezleak dotore janzteaz. Miren Nogalesek SISTER&SISTERen jantzia eramango du; Eder Aurrek África Baeta eta Ane Ibarzabalentzako arropak diseinatuko ditu; Getaryk sortuko du Nerea Reparazen jantzia, Barbara Goenagaren bitxiekin; Neu jostundegiarena izango da Txurruren esmokina; eta Aldabaldetrekuk jantziko du Julen Telleria.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión