Planaren aurkezpenean parte hartu zuten lagunak. GMF

Zabalik

Emakumea eta mendia

Gipuzkoako Mendizale Federazioa Parekidetasun Plana aurkeztu du

DV

Donostia

Domingo, 23 de julio 2023, 18:29

Emakumeen mendi zaletasuna handia dela gauza jakina da, baina honen inguruan azterketa egiteko ordua iritsi dela gogoan zuten Gipuzkoako Mendi federazioan. Hori dela eta, Gipuzkoako Mendizale Federazioa Parekidetasun Plana eta 'Gipuzkoako mendizaletasunean genero berdintasuna eta emakumeen partaidetza sustatzeko egitasmoan' lanean aritu da azken hilabeteotan. Dagoeneko klubei, taldeei, teknikariei, kirolariei eta hainbat erakunderi eragingo dien Akzio Plana partekatu dute honen aurkezpena egin eta gero.

Publicidad

GMFko gaur egungo zuzendaritzak kargua hartu zuenean bere plan estrategikoan 'Emakumea eta Mendia' deituriko egitasmoa sartu zuen. Ordutik hona, beti ere Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, pausu desberdinak ematen joan gara eta horien artean aipatzekoak dira Ainhoa Azurmendi eta Luix Mari Zulaikak eginiko azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa. «Bi lan hauei esker, gaur egun Gipuzkoako mendizaletasunean emakumeen parte-hartze maila zenbatekoa den ezagutu ahal izan genuen eta baita errealitate horri buruz emakumeek duten eritzia zein den ere. Ikerketa horietatik abiatuta proposamen ugari jaso ziren, ondorengo pausuetarako oinarria izan direlarik», aipatu zuten aurkezpenean.

Bestalde, azpimarratu nahi dute federaziotik «2022 amaieran, Esti Aldeiturriagak hartu zuen erreleboa eta bilera ugari, elkarrizketa eta idatzizko lan haundiaren ondoren, joan den asteartea, ekainaren 20an, Kirol Etxea-ko areto nagusian, 5 ardatzetan banatutako Ekintza Planaren aurkezpen ofiziala izan genuen, Foru Aldundia, Federazioa eta mendi elkarteetako ordezkariekin. Aipatzekoa da Nafarroa eta Bizkaiako mendi federazioetako ordezkarien parte-hartzea ere».

«Bide luzea dugu aurretik», diote Gipuzkoako Mendi Fedraziotik, «baina itxaropentsu ekin diogu Ekintza Plan honen edukia betetzeari, Gipuzkoako mendizaletasunean genero berdintasuna eta emakumeen partaidetza sustatzeko asmoarekin».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad