Maddi Oihenart izan da Sastarrainen ekainaren 29an.  

Eguzki Xuri solstizio kontzertu berezia ekainaren 29an Sastarrainen

Juantxo Zeberio Etxetxipia musikariak espresuki egun horretarako sorturiko bidaia musikala izango da, Maddi Oihenart, Mice eta Olaia Intziarterekin, besteak beste

A. Urbieta

Donostia

Domingo, 18 de junio 2023, 18:26

Solstizioaren aurretik egitea zen asmoa, haren etorrera nolabait iragarriz, baina ekaitz bortitzen iragarpenek planak aldarazi zizkieten antolatzaileei eta, bestelako aldaketarik ezean, igande honetan Sastarraingo harrobian egitekoa zen Eguzki Xuri solstizio kontzertu berezia ekainaren 29an gauzatuko da azkenik. World Weather Network larrialdi klimatikoari ahotsa jartzen dion arte agentzia independenteen sareak Artingeniumen bidez antolaturiko saio berezia izango da hauxe, Zestoako Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta EITBrekin lankidetzan.

Publicidad

Ingurumena zaintzearen beharraz ohartaraztea da ekimearen xedea, musika lagun, solstizioa ospatzen den bitartean. Horretarako, kartel berezi bat prestatu dute. Izan ere, Juantxo Zeberio Etxetxipia musikariak espresuki egun horretarako sorturiko bidaia musikala izango da oinarria eta bertan arituko dira Maddi Oihenart, Miren Narbaiza (Mice), Olaia Intziarte, hari laukotea & harpa, musikari laukotea, Tolosako Laskabesbatza eta Tolosaldeako Ahots Gazteak (TAG), eta Harrobia Dantza Bertikala konpainia.

Sarrerak bibe.me atarian edo Zestoako turismo bulegoan eskuratu behar dira 10 euroan.

Ingurune babestua

Ekainaren 29an kontzertuari arratsaldeko zazpietan emango zaio hasiera, baina Lauiturriko zubitik sartu ahal izango da 17:30etik aurrera. Kontuan izan behar da Sastarraingo harrobia ingurune babestu batean dagoela eta, beraz, ezin dela kotxez iritsi bertaraino. Hala, gunea zeharkatzen duen bidea oinez egin beharko dute kontzertura joaten direnek. «30 minutu inguruko paseo lasai eta zoragarria da», antolatzaileek beraiek adierazten dutenez. Dena dela, garraio zerbitzua ere egongo da «behar bezala justifikatutako salbuespenetarako». Hori behar izanez gero, aldez aurretik ce@artingenium.com helbidera idatzi behar da.

«Oinetako erosoak eramatea gomendatzen dugu», diote antolatzaileek, eta esan beharrik gabe doa ingurua zaintzeko deia egiten dutela. «Gogoratu mendian gaudela. Errespetatu ingurunea eta jaitsi zuekin igotzen duzuen guztia eta sortzen duzuen zaborra. Naturak eskertuko dizue».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad