

Secciones
Servicios
Destacamos
Herritarren hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin sortu zen Euskaraldia. 2018an egin zen lehen aldiz ariketa sozial masibo hau. Orduan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko asmoz ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak. Bigarren edizioa 2020an burutu zen, eta orduan, entitateei ere ariketan parte hartzeko gonbidapena luzatu zitzaien eta ariguneak sortu ziren. Baina pandemiaren eragina nabarmena izan zen, izan ere, %21eko hozkada eman zion parte-hartzeari. Horregatik, hirugarren edizio hau «aktibazioaren urtea» izan behar dela aldarrikatu dute antolatzaileek.
Kalea berreskuratzea eta ikusgarritasuna areagotzea izango dira, hain zuzen, bihar abiatuko den hirugarren edizioko erronka nagusiak. Horretarako, herri eta auzoetan sortu diren Euskaraldiaren batzordeak buru-belarri lanean izan dira azken hilabeteetan ariketa erraldoi honen eta Euskararen Egunaren inguruan hurrengo egunetan antolatuko diren ekitaldiak prestatzen.
Joxean Abecia Altzako Bizarrain euskara taldeko kidea da, baita Euskaraldiaren auzoko batzordeko partaide ere, eta hirugarren edizio honetarako lanean dihardu. Azken hilabeteetan auzoko ikastetxeak eta saltokiak bisitatu ditu ariguneak izango diren lekuak finkatzeko. «Denden kasuan, belarriprest izateko konpromisoa hartzeko eskatu diegu», dio, eta kasu askotan lortu dute. Hori bai, erronka zaila dela jakinik, Donostian euskaraz gutxien hitzegiten den auzoa baita Altza. Horregatik, Euskaraldia eta antzeko ekimenak oso garrantzitsuak direla uste du, «jendearen hizkuntza ohiturak aldatzen saiatzeko ariketa bikaina da», eta azken urteetan «kriston aurrerapausoak» eman direla onartzen du.
Bizarrain taldeak duela urte batzuk Euskaraldiaren antzeko dinamika bat antolatu zuela gogoan du Joxean Abeciak. «'Altzan adi' izena jarri genion orduan, eta helburua, orduan ere, hizkuntza ohiturak aldatzea zuen». Orain Euskaraldiarekin bat egin dute denek. Eta ariketarekin hasteko, bihar –eguraldia lagun–, auzoko ikastetxeetako ikasleekin hasiera festa bat egiteko asmoa dute.
Donostiako Alde Zaharrean ere buru-belarri dabiltza azken egunotan lanean. Sei lagunek osatu dute auzoko Euskaraldiaren ba-tzordea, eta hainbat denda, taberna eta jatetxe bisitatu dituzte arigune bilakatzeko proposamena eskainiz. «Erantzun ona jaso dugu, asko aurtengo edizioan ere Euskaraldian parte hartzera animatuko dira», dio Adur Tolosa Berasategik. Ahobizi eta Belarriprest roletan izena emateko aldiz, aurten jendea azken egun hauetan animatzen ari dela aitortzen du Adurrek, «lehenengo edizioan jendearen erantzuna handiagoa izan zela uste dut».
Noticia Relacionada
Duela bi hilabete inguru hasi ziren lanean Alde Zaharreko batzordean. «Ariguneak bilatzeaz gain, hainbat ekimen antolatu ditugu egun hauetarako, aurreko edizioetan baino gehiago». Bertso saioa, kontzertua, antzerki emanaldia, eta joaldunen eta erraldoien kalejira izango dira auzoan. «Alde Zaharrak duen irudia aldatu nahi dugu, hemen ere euskaraz bizi gara».
Euskararekin zerikusia duten gaiak jorratzea beti izan du gustuko Adurrek, horregatik sartu zen Alde Zaharreko euskara batzordean, «antolatzen diren ekitaldietan laguntzeko eta baita ere gazteentzako eskaintza bat ahalbidetzeko. Askotan badirudi Euskaraldia eta bestelako ekimenak helduei edo haurrei zuzentzen direla, horregatik gazteen ikuspegitik nire ekarpena egin nahi nuen».
Antzeko iritzia du Maialen Rubio Iztuetak. Antiguotarrak euskal dantza taldeko kide da, baita Antigua auzoko euskara batzordekidea ere. «Euskaraldian gazteak ere parte hartzera animatu nahi ditugu». Horretarako gazte eta nerabeei zuzendutako ekitaldiak antolatu dituzte egunotarako, «euskaraz hitzegitera anima daitezen».
Ainara Estarronak ere, euskararen erabilera sustatzeko behar «izugarria» dagoela dio. Jakingura guraso elkarteko eta Antiguako euskara batzordeko kide da eta Euskaraldiak jendeak hizkuntzarekiko duen jarrera aldatzeko balio duela uste du. «Zure buruarekin hartzen duzun konpromisoa da Euskaraldia, baina bakoitzaren jarrera kontua da». Pandemiak orokorrean jendea «hoztu» duela uste badu ere, ziur dago aurten ere Euskaraldiak herritarren bultzada jasoko duela.
Egitarau itzelak antolatu dituzte Euskal Herriko hiriburuetako batzordeek Euskaraldiari ongietorria emateko gaur. Bilbon, Baionan, Iruñan, Donostian eta Gasteizen ehunka belarriprest eta ahobizi elkartuko dira ekitaldietan parte hartzeko eta Euskaraldiko txapa batera janzteko. «Herritarrak gonbidatu nahi ditugu ekitaldi hauetan parte hartzera. Badakigu, hala ere, herri askotan euren ekitaldiak ere antolatu dituztela. Batean edo bestean, hirugarren edizio hau handia izango dela aldarrikatuko dugu», diote antolatzaileek.
Donostiako kasuan, Boulevardean jarri duten karpan egun osoko egitaraua prestatu dute eta bertan izena emateko eta txapa jasotzeko aukera ere izango da. Goizez, mintzodromoak izango dira, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan, mingaina astindu eta euskaraz hitz eginez, une atsegin bat pasatzeko xedearekin. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera eta Musika Eskolaren eskutik, musika eta dan-tza emanaldi herrikoia izango da. Ordubete geroago hasiko da Euskaraldiari hasiera emango dion ekitaldi nagusia eta 19:30ean denek batera txapa jantziko dute. Mugan taldearen kontzertu laburrak itxiko du eguneko egitaraua.
Bihar hasi eta abenduaren 2a bitarte luzatuko den ariketa honetan parte hartu nahi duenak gaur izango du izena emateko azken eguna izenematea.euskaraldia.eus gunean. Behin izena emanda, bakoitzak bere txapa jasotzeko aukera izango du, tokian tokian jartzen ari diren banaketa postuetan.
Euskaralditik txapa egunero janzteko deia egin dute, izan ere horrek ahalbideratuko du, hein handi batean, ariketaren arrakasta.
Publicidad
Imanol Troyano | San Sebastián, Izania Ollo (gráficos) | San Sebastián y Oihana Huércanos Pizarro (gráficos)
Elene Arandia | San Sebastián
Izania Ollo | San Sebastián
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.